Berriak Segurtasuna
Eu

300 lagun inguruk hartu dute parte ziberdelinkuentziari buruzko jardunaldian, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako Parez Pare polizia-jardunaldien barruan

2014.eko irailak 18
Ertzainek, udaltzainek, EHUko ikasleek eta finantza arloko adituek hartu dute parte
 
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako Parez Pare egitarauaren barruko ziberdelinkuentziari buruzko jardunaldiko mahai-inguruek bi gai hauek izan dituzte ardatz: «Delinkuentzia informatikoaren ezagutza eta ikerketa, eta horrek ikuspuntu polizial, juridiko-penal eta prozesaletik daukan problematika berezia» eta «Ziberkrimena: ulertze kriminologikoa, alderdi biktimologikoak eta erronka juridikoak».
 
Gaur goizean Arkautiko ekitaldi-aretoan izandako Ziberdelinkuentziari buruzko azalpenean eta ondorengo eztabaidan 300 lagun inguruk hartu dute parte, gehienbat ertzainek, udaltzainek, EHUko ikasleek eta finantza arloko adituek.

Gipuzkoako delinkuentzia informatikoaren ataleko fiskal Jorge Armando Bermúdezezek ekin dio jardunaldiari honako hitzaldi honen bidez: «Ziberkrimenaren jazarpena: etengabe bilakatzen ari den delinkuentzia honen inguruko aktuazio-proposamenak».

CNP Polizia Judizialeko Bulegoko Ikerketa Teknologikoko Unitateko Segurtasun Logiko Ataleko inspektoreburu José Rodríguez Fuentes jaunak eta CNP Polizia Judizialeko Brigada Probintzialeko inspektoreburu Jesús Velasco Martín jaunak, bestalde, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin zerikusia duten delituen ikerketa polizialaren berezitasunak azaldu dituzte.

Jardunaldi berean, halaber, ziberespazioko delinkuentziaren fenomenologia, kriminologia eta biktimologia ezagutarazi ditu Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari José Luis de la Cuesta jaunak, eta Zigor Zuzenbideko irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaile Ana Isabel Pérez Machío andreak delitu informatikoen egozte ereduak zein Zigor Kodean aurreikusitako ziberdelinkuentziarekin zerikusia duten legearen aurkako egite nagusiak azaldu ditu.

Parez Pare izeneko zikloan delinkuentzia antolatua eta nazioarteko terrorismoa polizia-gaiak landu dituzte orain arte. Hitzaldi-ziklo horren bidez, orobat, herritarrei ireki nahi diete Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia polizia-lanaren hainbat alderdiri buruzko jakintza-foro ireki bat sortuz.

Lau jardunaldi gehiago daude antolatuta datozen hilabeteetan. Adituek hainbat gai hartuko dituzte hizpide horietan, besteak beste: Herritarren Segurtasunaren ikuspegi berriak; giza eskubideen arloko polizia-jardunbide egokiak; lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren aurkako delituak; ondare historikoaren eta ingurumenaren babesa, edota profil kriminologikoaren printzipio teorikoak eta operatiboak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Cerca de 300 personas acuden a la jornada sobre Ciberdelincuencia incluida en las jornadas policiales ‘Parez... http://t.co/svd2tnkRE5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)