Berriak Osasuna
Eu

Eskozia eta Euskadi elkarlanean hasiak dira osasun zein arlo soziosanitarioko politiken arloan aurrera egiteko

2014.eko irailak 18

Eskoziako ordezkaritza bat Euskadin da, bi administrazioek ekainean Eskozian zehaztutako lankidetza-ildoak garatzeko.

 

Osasunaren eta arreta soziosanitarioaren arloko Eskoziako eta Euskadiko gobernuen arteko lankidetzak beste urrats bat eman du finkatze-prozesuan. Herrialde horretako zenbait ordezkari gurean dira egunotan, joan den ekainean bi administrazioek lortutako akordio-ildoak garatzeko. Aurreko horretan, bada, Urkullu lehendakariaren Gobernuko Osasun Saileko eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariak Eskozian izan ziren. 

Eskozia eta Euskadi elkarrekin lanean ari dira Europako esparru askotan, bai ikerkuntza- nahiz berrikuntza-proiektuetan, bai Zahartze Aktibo eta Osasuntsuko Berrikuntzarako Europako Elkartean; bi herrialdeak Reference Site (Erreferentziako Gune) dira.

Nolanahi ere, harago joan nahi dute, bai eta dagoeneko lantzen ari diren lankidetza finkatu eta osasun-politikei lotutako beste esparru eta alderdi batzuetara hedatu ere. Izan ere, izandako azken harremanei esker, egiaztatu da bi herrialdeek antzeko beharrak partekatzen dituztela pertsonen zaintzari dagokionez, baina baita osasun- eta gizarte-sistemak aurrez aurre dituen erronkei heltzeko filosofia ere.

 

                  Ikerketa eta berrikuntza, giltzarri

 

Gainera, bi Gobernuen aburuz, ikerketa eta berrikuntza dira osasuneko emaitzak hobetzeko, sistemaren jasangarritasuna bermatzeko eta ingurune geografikoaren garapen sozioekonomikoari laguntzeko gakoak.

Eskoziako ordezkariek bertatik bertara ezagutuko dituzte Euskadik arlo soziosanitarioan erakunde arteko lankidetza-espazioetan egin dituen aurrerapenak. Horrez gain, Euskadiko Osasun Planari, ildo estrategiko soziosanitarioei, ikerketa eta berrikuntza arloko ildo estrategikoei, Euskadin hedatuko den arreta integratuko ereduari eta beste batzuei buruzko informazioa jasoko dute zuzen-zuzenean.

 

 

 

 

 Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailak 18

 

 

OHARRA.- Informazio gehiago jaso nahi duten edo Eskoziako Osasun Sistemako arduradunak elkarrizketatu nahi dituzten hedabideak jar daitezela harremanetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Prentsa Kabinetearekin, 945019194 telefono-zenbakira deituz edo gabinete1-san@ej-gv.es helbide elektronikora idatziz.

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiCasal
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @GOSASUN: Escocia y Euskadi inician ya su trabajo conjunto para avanzar en el ámbito de las políticas de salud y sociosani... http://t.c

  • @Koldoberri
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Eskozia eta Euskadi elkarlanean hasiak dira osasun zein arlo soziosanitarioko politiken arloan aurrera egiteko http://t.co/ieoWXF7ro1

  • @BasqueWater
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @GOSASUN: Escocia y Euskadi inician ya su trabajo conjunto para avanzar en el ámbito de las políticas de salud y sociosani... http://t.c

  • @GOSASUN
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Escocia y Euskadi inician ya su trabajo conjunto para avanzar en el ámbito de las políticas de salud y sociosani... http://t.co/y2rx2SlBRy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)