Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak egonkortasuna eta hitzarmenak eskaini eta aldarrikatu ditu herrialdearen erronkei aurre egiteko

2014.eko irailak 25

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarraren Politika Orokorreko osoko bilkuran esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren ikasturte honetako lehentasuna enplegua sortzea eta hazkunde jasangarrira itzultzea da.

Legebiltzarrean emandako hitzaldian, lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren jardueraren hiru ardatzak zehaztu ditu: krisi ekonomikotik irtetea, bakea eta bizikidetza sendotzea eta estatus politiko berria.

Iñigo Urkulluk ziurtatu duenez, Euskadik atzean utzi du atzeraldi ekonomikoa eta, orain, erronka kohesio sozialaren bidez hazkundera itzultzea da. Lehendakariak orain arteko printzipioari eutsi dio; alegia, Euskadiren etorkizun sozial eta ekonomikoa herritar guztiak krisitik elkarrekin ateratzean datza, horretarako denbora gehiago beharko den arren.

Lehendakariak berretsi du alderdi politiko desberdinekin lortutako ekonomia, zerga eta aurrekontu arloetako hitzarmenak fruituak ematen hasi direla.  Zentzu honetan, lehendakariak beharrezkotzat jo du alderdiekin batzea eta datorren astetik aurrera, alderdi buruekin elkarrizketatuko dela iragarri du Euskadik dituen erronken aurrean akordioak lortzeko.

Lehendakariak jakinarazi duenez, ekonomia arloan eta  2015 urteari dagokionez, BPGa % 1,7 haziko da baita esportazioak ere, % 3,4 alegia. Honen ondorioz, enplegu-sorrera datorren urtean gertatuko da. Horretarako, lehendakariaren esanetan, herrialdeak aurrera egitea ahalbidetuko du ekonomian eta politikan jada lortutako adostasunak, xedea kohesio soziala dela.  Urkulluk oinarri zabaleko akordio soziala proposatu du, euskal gizarte-babes sistema gorabehera politiko eta ekonomikoen eraginetik kanpo egon dadin. 

Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat, lehendakariak azaldu duenez, kohesio soziala babestea da. Horretarako, gizarte-aurrekontuak baliatuko dira; hau da, gastu sozialerako aurrekontuaren % 70 inbertituko da (hezkuntza, osasuna eta gizarte politikak), ekonomia bultzatzeari muzin egin gabe. Ondorengo hiru urteetan 8.000 enpresa edo bere konturako langile sortzea espero du. Halaber, 75 ikerkuntza-proiektu estrategiko berri finantzatuko ditu, laguntza emango die 1.750 ETEei kanpo merkatuetan sartzeko eta beren lehiakortasuna areagotzeko, 3.000 enpresari I+G+B jarduerak garatzeko eta gazteen enplegua sustatzeko laguntza emango die.

Ekonomia suspertzea eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea, horra txanpon beraren bi aldeak. Bata zein bestea ahalbidetzen ditu Jaurlaritzak, lehendakariak gogorarazi duenez, kudeaketan zehaztasunez eta diziplinaz jokatzeari esker. Lehendakariak aitortu du Jaurlaritzak ordaintzeke dituela zorren interesak eta 2015ean 1.000 milioi eurokoak izango direla, eta, ondorioz, oso zaila duela inbertsioetara baliabideak bideratu ahal izatea. Hala ere, baieztatu du Eusko Jaurlaritza defizitaren konpromisoak betetzen ari dela eta zorpetze-maila kontrolpean duela, gizarte-zerbitzuei eusteaz gain.

Hala bada, gogora ekarri du Jaurlaritzak DBEak eta botiken koordainketagatiko laguntzak bermatzen jarraitzen duela eta enplegu publikoari nahiz soldatei bere horretan eutsi diela.

Halaber, Urkulluk hitzarmenak aldarrikatu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta urtea amaitu aurretik Legebiltzarrean hamar lege-proiektu aurkezteko konpromisoa hartu du. Horiei gehitu beharko zaizkie dagoeneko onartutako 6ak eta izapide-fasean dauden 12ak. Era berean, urtea amaitu aurretik legegintzaldiaren hasieran hitz-emandako 14 plan estrategikoetatik onartu ez diren 5ak onartzeko konpromisoa hartu du Urkullu lehendakariak.

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

Bake eta bizikidetzari dagokionez, lehendakariak dei egin die alderdi politiko guztiei Bake eta Bizikidetzarako Ponentziari berrekiteko, etorkizuneko belaunaldiek Euskadi baketua jaso dezaten. Lehendakariaren iritzian, euskal gizartea normaltasunez bizi dadin, tradizio politiko desberdinen arteko errekonozimendua, elkarrizketa eta gutxieneko bizikidetza-akordioak beharrezkoak dira.

Hori horrela, lehendakariak azaldu du gizartearen gehiengo zabalak familia politiko handiek oinarrizko akordioa lortzea espero duela; espero duela, halaber, ETA armagabetzea eta desagertzea baldintza politikorik gabe; espero duela iragana modu kritikoan oroitzea eta eragindako kalte bidegabea aitortzea; babesten dituela biktima guztiak, salbuespenik eta konpentsaziorik gabe; eta galdatzen duela espetxe-politika aldatzea.

Horrenbestez, Urkullu lehendakariak Bake eta Bizikidetzaren arloko Jaurlaritzaren hurrengo proiektuak azaldu ditu: Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua, biktimen politikei jarraipena ematea eta Hitzeman programa, presoei gizarteratzeko lege-prozesuetan laguntzeko «legezko bidea», arauzko bideak, indarkeriaren erabilera erabat errefusatzea eta gogoeta autokritikoa barne hartzen dituena.

ESTATUS POLITIKO BERRIA

Euskadik estatus politiko berria izateari dagokionez, lehendakariak beharrezkotzat jo du hitzarmen politiko berri bat, euskal gizarteak askatasunez adierazitako eta Legebiltzarrean ordezkatutako borondatea jasoko duena. Demokrazia erabiltzea proposatu du, modu adostuan, Legea herriaren borondatera egokitzeko. Lehendakariak politika Estatu-ikuspegiz egitea eskatu du eta gogorarazi du errealitate ukaezin eta bazterrezina dela euskal herritartasuna; hau da, euskal herria subjektu politikoa da.

Horretarako, subiranotasun partekatua oinarri hartuta, lehendakariarentzat beharrezkoa da hitzarmen politiko berri bat, izaera bikoitzekoa: batetik, euskal gizartearekiko hitzarmena, autogobernua garatzeko, eskubide historikoak gaurkotuta. Bestetik, alde biko hitzarmena Estatuarekin. Horretarako, lehendakariak elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena baliatzea proposatu du.

Azkenik, Iñigo Urkullu lehendakariak alderdi politikoak eta erakundeak adostasun-, akordio- eta itun-borondatez aritzera deitu ditu, herrialdea egonkortu, aipatutako erronkei aurre egin, eta Euskadiri ikuspegi positiboa eskaintzeko.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari ofrece y reivindica estabilidad y concertación para los retos de País http://t.co/QC3xU8E5gv

  • @GazteKontseilua
    2014.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu-k Eusko Legebiltzarrean EGKren proposamenak aipatu ditu Lehen Aukera inguruan, bideoan 1.06.30tik aurrera http://t.co/sLK79j9bxf

  • ana
    2014.eko irailak 25

    pues me alegro muchisimo animo a mi querido @iurkullu suerte para el debate de esta tarde , FELICIDADES , ZORIONAK , HAS ESTADO FANTASTICO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)