
Gobernuak Legebiltzarrean Euskal Herri Administrazioa eraldetzeko eta modernizatzeko estrategia zein izango den aurkeztu du
- Politika publikoak diseinatzean herritarren parte-hartzea, gardentasuna eta herritarrekin lankidetzan aritzea hartu dira kontuan. Hain justu, printzipio horietan oinarritzen da gaur Legebiltzarreko Taldeei Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak aurkeztu dien «2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Plana».
- Gobernuak 36,5 milioi euro inbertituko ditu plan hau martxan jartzeko, eta plan honen arabera, herritarra da gakoa Euskal Herri Administrazioa XXI. mendeko erronketara egokitzeko.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, berak hala eskatuta, gaur goizean, Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean agertu da «2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Plana» aurkezteko.
Bai ekainaren 17ko Gobernu Kontseiluan onartu zen eta 2016. urtean amaituko den plan estrategiko hau bai amaierako fasean dagoen «Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» izango dira Gobernuak izango dituen tresnak Euskal Herri Administrazioa XXI. mendeko gizartearen beharretara modernizatzeko eta egokitzeko duen konpromisoa gauzatzeko.
Euskal Herri Administrazioa eguneratzeko prozesua, bai giza baliabideen aldetik bai baliabide materialen aldetik, bi esparru arautzaile berrirekin amaituko da: Euskal Herri Administrazioaren Lege Proiektuarekin (lege-proiektu hau Ganberari bidali zaio) eta Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektuarekin (lege-proiektu hau alegazioen fasean eta sindikatuekin negoziatzeko fasean dago).
2014 - 2016 BERRIZKUNTZA PUBLIKOAREN PLANA
Planaren barnean sartzen da herri-administrazio berritzaile eta ireki baterantz aurrera egiteko erronka. Hala, herri-administrazio horrek eskainiko dituen zerbitzuak kalitatezkoak, efizienteak, efikazak eta seguruak izango dira. Hori guztia, hizkuntza erraz eta ulergarrian egingo da, eta bi hizkuntza ofizialetan. Hori dela-eta, planaren oinarrian daude Gobernantzako balio berri hauek: politika publikoak diseinatzean herritarrek parte-hartzea, gardentasuna egotea eta herritarrekin lankidetzan aritzea.
«2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Planak» 4 helburu estrategiko, 6 jarduketa-ardatz, 28 proiektu zehatz eta 46 ekintza ezartzen ditu, eta horiek guztiak 2016. urtera arte garatuko dira:
- 4 helburu:
- Administrazio irekia: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea Herri-administrazioan.
- Administrazio efikaza: kalitatezko zerbitzu-eskaintza garatzea, hainbat bideren bitartez irisgarria (presentziala, telefono eta Internet bidez) izango dena.
- Administrazio efizientea: kudeaketa administratiboaren efizientzia hobetuta, antolaketa egokituta, kudeaketa-eredu berriak ezarrita eta teknologia modu adimentsuan erabilita.
- Administrazio berritzailea: administrazioan berrikuntza ezarriko da, herritarrak eta profesional publikoak zerbitzu eta politika publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan inplikatuta.
- 6 ardatz:
- Gardentasuna eta gobernu ona.
- Herritarrekiko interakzioa.
- Antolamendua egokitzea.
- Kudeaketa hobetzea.
- Administrazio elektronikoa.
- Berrikuntza gobernuaren eta herritarren artean sortzea.
- 28 proiektu eta 46 ekintza zehatz eta horien artean hauek nabarmentzen dira:
- Euskal herri-administrazioaren webgune berria martxan jartzea: «euskadi.net» domeinutik «euskadi.eus» domeinura pasatzea eta atariari diseinu berria egitea.
- Herritarrekiko interakziorako eredu berria: herritarrekin harremanetan jartzeko gailu mugikorrak ezartzea (telefonoak eta tabletak).
- Papera desagertzea: ezarri da 2016tik aurrera, Euskal Herri Administraziora sartuko den dokumentazio guztiak digitala izan beharko duela. Hala, aurrez aurre ematen den arretan herritarrek paperezko dokumentuak eman arren, administrazioak dokumentu horiek eskaneatu egingo ditu izapidetu ditzan, eta, ondoren, erabiltzaileari emango dizkio.
- Administrazio-hizkuntza erraztea.
- Administrazioak herritarrei erantzuteko behar duen denbora hobetzea.
- «Leihatila bakarrerantz» aurrera egitea; hori dela-eta, herri-administrazioen arteko elkarreragingarritasun-hitzarmenak sinatuko dira. Horrela, herritarrek egiten dituzten izapideetan, lehendik herri-administrazioen esku dagoen dokumentaziorik ez dute berriz eman beharko.
- Politika publikoak ebaluatzeko mekanismoak martxan jartzea.
- Berrikuntza soziala sustatzea BASQUE SOCIAL INNOVATION eta abarrez bidez.
2014-2016 AURREKONTUA
Eusko Jaurlaritzak 36,5 milioi euro bideratuko ditu plana betetzeko:
|
Aurrekontua |
|||
Ardatz estrategikoa |
2014 |
2015 |
2016 |
Guztira |
1. ARDATZA: Gardentasuna eta gobernu ona |
100.000 |
81.600 |
83.232 |
264.832 |
2. ARDATZA: Herritarrekiko interakzioa |
1.532.417 |
1.563.065 |
1.594.327 |
4.689.809 |
3. ARDATZA: Antolamendua egokitzea |
100.000 |
122.400 |
124.848 |
347.248 |
4. ARDATZA: Kudeaketaren hobekuntza |
150.000 |
153.000 |
156.060 |
459.060 |
5. ARDATZA: Administrazio elektronikoa |
10.070.141 |
10.153.643 |
10.238.814 |
30.462.598 |
6. ARDATZA: Berrikuntza gobernuaren eta herritarren artean sortzea |
100.000 |
102.000 |
104.040 |
306.040 |
Guztira |
12.052.558 |
12.175.708 |
12.301.321 |
36.529.587 |
-
2014-09-27
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [#PIP 2014-16] El Gobierno presenta en Parlamento la estrategia de transformación y modernización de la AAPP vasca ➡ http://t.c… -
2014-09-27
Comentario de Twitter:
El Gobierno presenta en el Parlamento la estrategia para la transformación y modernización de la Admin Pública vasca http://t.co/oD8tRHki1j -
2014-09-27
Comentario de Twitter:
Gobernuak Legebiltzarrean Euskal Herri Administrazioa eraldetzeko eta modernizatzeko estrategia aurkeztu du http://t.co/3A3y0QfXJJ #pipejgv -
2014-09-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [#PIP 2014-16] El Gobierno presenta en Parlamento la estrategia de transformación y modernización de la AAPP vasca ➡ http://t.c… -
2014-09-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [#PIP 2014-16] El Gobierno presenta en Parlamento la estrategia de transformación y modernización de la AAPP vasca ➡ http://t.c… -
2014-09-26
Comentario de Twitter:
Irekia - El Gobierno presenta en el Parlamento la estrategia con la que... http://t.co/0CJs6x23CM -
2014-09-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [#PIP 2014-16] El Gobierno presenta en Parlamento la estrategia de transformación y modernización de la AAPP vasca ➡ http://t.c…