Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak lankidetza-protokolo bat sinatu du kirol-talde, -sozietate eta -federazioekin, indarkeria, arrazismoa eta xenofobia prebenitu eta kontrolatzea sustatzeko

2014.eko irailak 17

Euskadiko Futbol eta Saskibaloi Federazioek, futboleko 1. mailako eta 2. A eta B mailetako taldeek eta ACB Saskibaloi Ligako hiru euskal taldeek akordioa berretsi dute

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Euskadiko Futbol eta Saskibaloi Federazioetako presidenteek; futboleko lehen mailako taldeetako (Athletic, Real Sociedad eta Sociedad Deportiva Eibar), bigarren mailako taldeetako (Deportivo Alavés) eta bigarren B mailako taldeetako (Sestao, SD Amorebieta, Real Unión de Irún, Barakaldo Club de Fútbol eta SD Leioa) ordezkari nagusiek eta ACB Saskibaloi Ligako hiru euskal taldeen (Baskonia, Gipuzkoa Basket eta Bilbao Basket) ordezkari nagusiek kirolean indarkeria, arrazismo, xenofobia eta intolerantziaren kontra borrokatzeko lankidetza-hitzarmen bat berretsi dute gaur goizean.

Hitzarmenaren arabera, Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu protokolo honen xede diren kirol-ikuskizunetako segurtasun-zerbitzuak planifikatu, zuzendu, antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko lanak, eta horretarako helburu eta jarraibideak finkatuko ditu, dela polizia-ekintzarenak, dela kirol-erakunde sinatzaileen beren ekintzarenak, horiek seguruak direla eta behar bezala garatzen direla bermatzeko, gertakari biolentoak gertatzea saihestuz batik bat.

Horretarako, beharrezkoak diren informazio- eta lankidetza-harremanak eta -bilerak egingo dira kirol-agintaritza, agintaritza-zentral eta autonomia-agintaritzekin, bai eta federazioetako eta liga profesionaletako arduradunekin eta edozer arlotako sinatzaileekin ere, edo kirol-jarduerak antolatzen dituen beste edozer pertsona edo erakunderekin.

Bestalde, Segurtasun Sailak segurtasuna koordinatzeko arduradun bat izendatuko du protokolo honen xede den kirol-ekitaldi bakoitzerako. Hori arituko da, bada, harremanetan ekitaldi-antolatzaile eta erakunde sinatzaileek izendatzen dituzten pertsonekin. Gainera, arau-haustetzat jotzen den gertakaririk izanez gero, zehapen-espedienteak ireki ahal izango ditu, Kiroleko Indarkeria, Arrazismo, Xenofobia eta Intolerantziaren kontrako Estatu Batzordeari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe.

Lankidetza-protokoloa sinatzen duten erakundeek segurtasun-neurri egokiak hartu beharko dituzte, horretarako segurtasun-, prebentzio- eta kontrol-protokolo bat ezarrita. Gainera, eguneratuta izan beharko dituzte kirol-barrutiaren barne-erregelamendua, banakako arrisku-plana eta jarraitzaileen jardueren erregistro-liburua.

Horrez gain, sarbideak kontrolatzeko edo sarrerak eta txartelak egiaztatzeko prestakuntza, prestaketa eta gaitasuna duten bitartekoak eta pertsonak izan beharko dituzte, eta horiei sarrera ukatu beharko diete sarrerarik ez duten pertsonei, alkoholdun edarien, drogen edo bestelako substantzia psikotropikoen eraginpean dauden pertsonei edo jarrera erasokor, oldarkor, arrazista edo intoleranteak dituzten pertsonei.

Era berean, poltsak, paketeak, pankartak eta horrelakoak ikuskatu beharko dituzte, eta ekitaldia behar bezala garatzea galaraz dezaketenak kendu.  Bestalde, jarraitzaile bakoitza bere tokian kokatu beharko dute, eta aurkari diren jarraitzaile-taldeak bereizi, bai eta ikusleak zelaira sartzea saihesteko beharrezko neurriak zehaztu ere. Zelaira sartuz gero, Ertzaintzak beharrezko neurriak hartuko ditu ordenari eusteko eta/edo ordena berrezartzeko.

Azkenik, Segurtasun Sailak kiroltasuna, joko garbia eta integrazioa sustatzeko kaleratzen dituen kanpainetan lagundu beharko dute, ikusleen eta kirolarien artean elkarrekiko errespetua bultzatzeko.

«Gaur protokolo hau sinatzen dugunok konpromisoa hartzen dugu jarrera biolento, xenofobo, arrazista eta intoleranteak kirol-munduko harreman pertsonal eta sozialetatik baztertzearren lan egiteko », esan du azkenik Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Karlos_SanPedro
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Seguridad firma un protocolo de colaboración con clubes, sociedades y federaciones... http://t.co/xhpPbVP5mZ

  • @EibarZabalik
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak lankidetza-protokolo bat sinatu du kirol-talde, -sozietate eta -federazioekin, indarkeria, arr... http://t.co/h0cximIcnx

  • @rgartzia
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Seguridad firma un protocolo de colaboración con clubes, sociedades y federaciones deportivas para fomentar la... http://t.co/UwLtFw1Bii

  • @GARALEX_EHU
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 2-[#SEGURTASUN SAILA] indarkeria, arrazismoa eta xenofobia prebenitu eta kontrolatzea sustatzeko ➡ http://t.co/aewaUbbnhd

  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Segurtasun Sailak lankidetza-protokolo bat sinatu du kirol-talde, -sozietate eta... http://t.co/2PGtGMCeEk

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis María Elustondo, Gerardo Candina