Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro bideratuko ditu baso biomasaren bitartez energia sortzera (2014-09-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 16

LABURPENA

  • Laguntzak "Biomasa Helburu Energetikoekin Erabiltzeko Euskal Estrategia"-ren baitan sartzen dira, eta euskal gobernuak basogintza sektorea iraunkorra izan dadin egin duen apustu sendoaren beste urrats bat dira.
  • Hogeita hamar udalerrik baino gehiagok egin dute bat estrategia horrekin, eta 2015ean tokiko biomasarekin energia termikoa sortzeko instalazioak abia jartzen direnean emaitzak emango dituzten proiektu zehatzak aurkeztu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak 500.000 euro bideratuko ditu 2014an Euskadiko landa guneetan biomasaren bitartez energia termikoa sortzeko abian jarriko diren ekintzak finantzatzera. Laguntzak "Biomasa Helburu Energetikoekin Erabiltzeko Euskal Estrategia"-ren baitan sartzen dira, eta euskal gobernuak basogintza sektorea iraunkorra izan dadin egin duen apustu sendoaren beste urrats bat dira.

Estrategia horren garapenerako lankidetza protokolo bati ekin zaio baso biomasa helburu energetikoetarako erabiltzeko, konbentzituta horrek bertako baliabide berriztagarriak prezio lehiakorrean erabiltzeko aukera emango duela, aldi berean biomasaren ustiapena ezarriko den udalerrietan enplegua sortuta.

Helburuak

Erronka honetan Eusko Jaurlaritzak, EVEren eta Haziren partaidetzarekin eta beraien gidaritzapean, prozesu honen balio katean inplikatutako hainbat agente biltzen ditu -udalak, foru aldundiak, zerbitzu energetikoen enpresak, baso eta instalazio energetikoen ingeniaritzak, baso erauzketarako enpresak, basogintza elkarteak, energia eta baso baliabideen kudeaketan inplikatutako administrazioak- indarrak batu eta hau egiteko:

  • 20-20-20 estrategi europarraren helburuak lortzeko.
  • Energiaren autohornikuntzan aurrera egiteko, hala aurreikusten baita 2020ko Euskadiko Estrategia Energetikoan.
  • Enplegua sortzeko.
  • Merkatuko nitxo berriak eskaintzeko basogintzaren eta egurraren eraldaketaren sektorerako.
  • Biomasa helburu energetikoekin erabiltzeko bideei buruzko euskal Know How-a garatzeko, basoko erauzketaren, eraldaketaren eta instalazio energetikoen ingeniaritzaren ikuspuntutik.
  • Tokiko galdara fabrikatzaileentzat merkatu bat ahalbidetzeko.
  • Basoko suteen arriskua gutxitzeko eta euskal mendietako landareen osasuna hobetzeko.

30 udalerriren parte hartzea

Jada 30 euskal udalerri baino gehiago dira Biomasa Helburu Energetikoekin Erabiltzeko Euskal Estrategia honetan parte hartzen dutenak, bakoitzak bere heldutasun graduarekin. Pentsatzeko da 2015ean lehenengo emaitzak ikusi ahal izango direla, tokiko biomasa erabilita energia termikoa sortzeko udal instalazioak gauzatu eta Biomasaren Zentral Logistikoren bat abian jartzen denean.

Eusko Jaurlaritzak orain deitutako diru laguntzekin finantzatu daitezkeen energia berriztagarrien operazioak toki erakundeetara bideratuko dira, landa guneetako bizi kalitatearen hobekuntza dakartzan azpiegituren ezarpen gisa. Guztira aurreikusten den diru kopurutik 375.000 euro FEADER fondoetatik etorriko dira, eta laguntzak baremo batean oinarrituta emango dira, haien zenbatekoa, gehienez, inbertsioaren %80a izango delarik.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @azpitarte63
    2015.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco autoriza 500.000 euros para la generación de energía a través de biomasa forestal (Resumen d... http://t.co/gxzvSs9jFC

  • @BiomasaDigma
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @lsole: El Gobierno Vasco autoriza 500.000 euros para generación de energía a través de biomasa forestal (Acuerdo 16-09-2014) http://t.c

  • @caryse1
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @lsole: El Gobierno Vasco autoriza 500.000 euros para generación de energía a través de biomasa forestal (Acuerdo 16-09-2014) http://t.c

  • @lsole
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco autoriza 500.000 euros para generación de energía a través de biomasa forestal (Acuerdo 16-09-2014) http://t.co/XdCw7V2tEd