Berriak Segurtasuna
Eu

Aurrera doa Ertzaintzaren XXIV. Promoziora sartzeko oposaketa; aste honetan, proba fisikoak egingo dira

2014.eko irailak 16
304 pertsonek jarraitzen dute hautaketa-prozesuan
 
Ertzaintzaren XXIV. Promozioko 120 plazetako bat eskuratzeko oposizioari ekin zio berriro. Aste honetan, proba fisikoak egingo dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Fase hau amaituta, euskararen ezagutza baloratzeko azterketak egingo dira, deialdian aurreikusi bezala. Zehazki, idatzizko probak irailaren 23an egingo dira eta ahozkoak, berriz, urriaren 10ean.
 
Ertzaintzaren XXIV. Promoziora sartzeko lehen hiru probak (ezagutza, psikoteknikoa eta nortasun-testa) gainditu dituzten 304 pertsonek deialdiaren oinarrietan zehaztutako hautapen-ariketekin jarraituko dute aste honetan, joan den uztailaren 28an oposaketaren epaimahaiak adostutako datan.
 
Zehazki, aste honetan, proba fisikoak egingo dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian; eguneko hirurogei lagun arituko dira.
 
Ondoren, datorren astean, hautapen-prozesuan aurrera jarraitzen duten pertsonek, baldin eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta ez badaukate, euskara-probak egingo dituzte Arkauten. B2 mailari dagokion idatzizko azterketa 9:00etan egingo da eta B1 mailari dagokiona, berriz, 12:00etan. Idatzizko probaren emaitzak ezagutu ondoren, gainditu duten pertsonek aurkeztu ziren mailari dagokion ahozko proba egingo dute ostiralean, urriaren 10ean.
 
Proba hauek joan den uztailaren 5ean hasitako hautaketa-prozesuaren parte dira. Hasiera batean, 5.405 pertsonek eman zuten izena –1.322 emakumek eta 4.083 gizonek– Ertzaintzak eskainitako 120 plazak betetzeko.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    Prosigue la oposición de acceso de la XXIV Promoción de la Ertzaintza con la realización esta semana de las... http://t.co/YhbpBUAI3D

Komunikabideek behera kargatzeko