Elkarlan Sariak
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzaren eta Basogintzaren Arloko Lurralde Plana onetsi du Eusko Jaurlaritzak

2014-09-16

Oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzaren eta Basogintzaren Arloko Lurralde Planari buruzko dekretu-proiektuari, 1997ko Lurralde Antolakuntzarako Artezpideetatik eratorria, horiek Inguru Fisikoaren Artezpidea garatzeko tresna gisa EAEko Basogintzaren eta Nekazaritzaren Arloko Plan bat prestatzea aurreikusi baitzuten.

 

2001ean orduko Nekazaritza eta Arrantza Sailak abiarazitako eta Lurralde Antolakuntzako Legearen ildotik gauzatu den formulazio- eta izapide-prozesu luze baten emaitza da ALP hau.    Lurraldea antolatzeko tresna da, globalizatzailea eta dinamikoa, nekazaritzako eta basogintzako lurralde-erabilerak planifikatzera eta kudeatzera bideratutako jarduerak iradoki eta bideratzen dituena, horiek lurralde-antolakuntzako esparrura ekarrita.

 

Hauek dira ALParen xede nagusiak: nekazaritza-lurrak (bereziki balio agrologiko handiko lurzorua) definitzea eta babestea, nekazaritza eta basogintza orekatua gauzatu ahal izateko ezinbesteko baliabidea baitira; gaur egungo landa-eremuaren ikuspegia zehaztea nekazaritza-jarduerak, ustiategi emankorrenak, ustiategi lehenetsiak, bertan behera uzteko arrisku handiena dutenak eta mehatxu handienak non kokatzen diren inguruko jakintza sustatuz. Halaber aurreikusten du lurralde-plangintza nekazaritzaren inguruko irizpideen ikuspegitik sustatzea. Hala, LAAetako Inguru Fisikoari buruzko Artezpidetik abiatuta, basogintzaren eta nekazaritzaren sektoreen beharrak eta ikuspegiak hartu behar dira aintzat.

 

Hala, sendoago txertatzen dira nekazaritzako eta basogintzako jarduerak inguruaren kontserbazioari eragiten dioten funtsezko faktoreen artean; nekazaritza eta basogintza bideragarritasun osoz gauzatzeko lur-azalera nahikoak, kantitateari zein kalitateari dagokionez, segurtatzen dira; landa-eremuko biztanleak plangintzako eta babeseko politiketan engaiatzen dira, eta, horrez gain, aldi postindustrial honetako testuinguruaren ikuspegitik nekazaritza-alorreko elementuek jokatu beharreko papera birdefinitu egin da: erabilera publikoa, bizi-kalitatea eta abar.

 

Halaber planteatzen ditu Plan berriak aplikatzeko moduko jardute-tresna baliagarriak, sektorea eta haren baliabideak erabilera arrotzetatik (bereziki azpiegiturak, bizilekuak eta industria ezartzea) babestea dakartenak; ukipen-eremuetan, halaber, planeamenduen arteko koordinazioa segurtatuko dute tresna horiek. Azkenik, lurralde-antolakuntzako eta plangintzako aurretiko dokumentuek –hala nola Euskal Baserrialdeko Planak, Basogintzako Plan Estrategikoak eta LAAek– ezarritako gidalerro eta irizpideak ere bildu ditu Plan berriak.

 

Udal plangintzak lur ez urbanizagarria zonifikatzeko unean zenbait irizpide eta kontzeptu bere gain hartzea gomendatzen du ALPak, eta LAAek Inguru Fisikoa kategorizatzeko proposatzen duen eskema garatu egiten du. Nekazaritzaren babesa eta ingurumenarena bateragarri egiten ditu, eta ALParen beraren emaitzak hedatuko direla bermatzen du, hartara lurraldea kudeatzeko eta planeatzeko beste dokumentu batzuetan ere aintzat har daitezen. Tresna honek basogintzako eta nekazaritzako politika beste politika sektorialekin batera lurralde-esparru bateratu batean integratzeko eskaintzen duen aukera baliatu beharra dago.

 

Artezpideek xedatutako Inguru Fisikoa Antolatzeko Kategorien garapen den aldetik, kategoria hauek sortzen ditu Planak:  Nekazaritzakoa nahiz abeltzaintzakoa eta landazabalekoa - Balio estrategiko handia, Nekazaritzakoa nahiz abeltzaintzakoa eta landazabalekoa - Trantsizioko landa paisaia, Basokoa, Basokoa - baso barbana, Larre menditarrak Larre menditarrak - harkaitzak, Ingurumenaren hobekuntza eta Lurgaineko uren babesa.  Halaber, LAAetako Inguru Fisikoari buruzko matrizea xehakatu egiten du, kategoriaz kategoria arautuz erabilera sustatua, onargarriak eta debekatuak.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @lsole
    2014-10-06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el Plan Territorial Sectorial Agroforestal de la Comunidad Autónoma del País Vasco http://t.co/FUD65cWchl

  • Argazkia SN Robot
    @xabicano
    2014-09-17

    Comentario de Twitter:
    “@konpantzia: El Gobierno Vasco aprueba el PTS Agroforestal de la Comunidad Autónoma del País Vasco http://t.co/5WOECcwtgF”@Ekoiure

  • Argazkia SN Robot
    @konpantzia
    2014-09-17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el Plan Territorial Sectorial Agroforestal de la Comunidad Autónoma del País Vasco http://t.co/xcuHscLmFb

  • Argazkia SN Robot
    @nirea_akordioa
    2014-09-16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia [#NEKAZARITZA] EAEko Nekazaritzaren eta Basogintzaren Arloko Lurralde Plana onetsi dugu ➡ http://t.co/49uV5WtnUv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)