Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Amaitu da abeltzaintza-espezieen identifikazio eta erregistroaren arloan oinarrizko arauak ezartzen dituen Dekretua

2014.eko irailak 16

Dekretu honek abeltzaintzarako interesa duten etxeko animaliak identifikatzeko eta erregistratzeko arau orokorrak ezarriko ditu, zeinahi delarik animaliaren espeziea, eta antolaketa eta egitekoen banaketari buruzko arauak ere ezarriko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko. Era berean, indarrik gabe uzten ditu Europar Batasuneko araudiaren eta Estatuko oinarrizko araudiaren ondorioz gaindituta eta baztertuta geratu diren arau eta xedapenak, horiek indarrean izateak segurtasun-gabezia juridikoa eragiten baitu.

Dekretu hau lantzerakoan, kontsulta egin zaie abeltzaintza-espezieen identifikazio eta erregistroaren arloan eskumena duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako departamentuei, baita sektorean adierazgarriak diren elkarteei ere.

Proposamen hau Irekian jarri zen, interesdunek eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan zezaten, eta, hartara, inplikatutako alderdiek iruzkinen berri izan zezaten.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nirea_akordioa
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    Amaitu da abeltzaintza-espezieen identifikazio eta erregistroaren arloan oinarrizko arauak ezartzen dituen Dekretua, http://t.co/J41xzhBnIq