Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sektoreko mahaian urtean EPE bat egitea planteatu du, eta elkarrizketaren nahiz sindikatuekin elkar ulertzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du

2014.eko irailak 15

Osakidetzak gaur goizean, Gasteizen, sektoreko mahaian langileen lan-baldintzen kalitatea hobetzeko neurriak eta jarduketak aurkeztu ditu, baita Euskal Osasun Zerbitzuan enplegu publikoaren eskaintza handitzeko neurriak eta jarduketak ere. Era berean, Osakidetzako Zuzendaritzak berriz esan du elkarrizketaren eta elkar ulertzearen aldeko apustua egiten duela, sindikatuekin egindako bileraren ondoren.

Zehazki, Osakidetzako Zuzendaritzak bilera horretan zazpi konpromiso egin ditu publiko; eta konpromiso horietako bat da, urtean behingo izaerarekin, Enplegu Publikoko Eskaintza bat egitea legealdi hau amaitzeko falta den urte bakoitzean. Alde horretatik, Osakidetzak sindikatuei proposatu die berehala 2014-2015eko EPE baterako deialdia egitea. Deialdi honetan, Osakidetzako kideen birjartze-tasaren gehieneko ehunekoa aplikatzetik lortzen diren plazak egongo dira, baita barne-sustapeneko erregimeneko estaldurarako deituko litzatekeen plaza-kopurua ere, sektoreko mahaian zehaztu beharko dena.

Bestalde, Osakidetza konprometitu da plantillaren handitzea aztertzera, azken urteetan sortu diren behar horietarako; izan ere, behar horiek finkatu beharreko enplegu egonkortzat jotzen dira.

Ildo horri jarraiki, Osakidetzak berriz adierazi du enplegu publikoarekin duen konpromisoa, eta gogoratu du Osakidetzako egitura-plantillako 26.000 langileen lanpostu bakoitza mantenduko duela, eta Osakidetza publiko eta kalitatezko baten alde lan egiten jarraituko duela. Hori dela-eta, orain arte, 32 urtean euskaldunei eskaini zaizkien zerbitzu guztiak mantenduko dira.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, Jose Maria Armentiak, esan du «nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan, Osakidetza enplegu publikoa eta egonkorra mantentzera konprometitzen da. Horrela, EPEren bidez, Osakidetzako plantilla mantentzen eta egonkortzen jarraitu ahal izango da. Sindikatuekin negoziatuta, karrera profesionalaren prozesua berriz egiteko eskaintza egin dugu legealdi honetan. Gure borondatea da elkarrizketa eta elkar ulertzea, eta jarraituko dugu lanean, gaurko bileran enplegu publikoaren alde eta Osakidetzako kalitatearen alde hartutako konpromisoak sindikatuekin zehazteko».

Gasteiz, 2014ko irailaren 15a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau