Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia eta Herri Administrazio Sailak parte hartuko du Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko III. Kongresuan

2010.eko ekainak 01

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Idoia Mendiak Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko III. Kongresuaren amaierako hitzaldia emango du. Kongresua, datozen ostegun eta ostiralean egingo da Donostiako Kursaal Jauregian. Era berean, sailburuak 2010eko Praktika Onenari Saria emango du eta sari hau eskuratzeko hautagaien artean Osakidetza dago.

Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria Iñaki Ortizek, bere aldetik, gertakizunean parte hartuko du 'Interoperabilitatea: zama administratiboak gutxitzea' gaiari buruzko mahai batean. Osteguneko 12:15ean izateko aurreikusita dagoen bere hitzaldian, herritarrek eta enpresek jasaten dituzten izapideak errazteko eta zama administratiboak murrizteko Jaurlaritzak duen estrategia azalduko du. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta beste administrazioen, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren bai Estatuko Administrazio Orokorraren, sistemen arteko elkarreragingarritasuneko zerbitzuak garatzeko martxan dauden ekimenei buruzko informazioa emango du.

Kongresu hau, kudeaketaren bikaintasunaren bila konprometitutako Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek (Administrazioa eta enpresa publikoak) osatutako Q-EPEA taldeak antolatu du. Duen helburua herri administrazioko kudeaketak dituen erronkei buruzko hausnarketa bat egitea da eta, aurreko edizioetan bezala, tokiko, foruko, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko administrazioetako hainbat alorretako kudeaketa jardunbide on zehatzak eta kontrastatuak dituzten arduradunak egongo dira. Horrez gain, kanpoko adituak ere izango ditugu, beraien esperientzia eta ezagutzekin, herri administrazioetako kudeaketa hobetzeko helburuari lagunduko diotenak.

Bikaintasunari buruzko Kongresu honetan Sailaren parte-hartzea zerbitzu publikoetan eraberritzeko, kudeaketan eraginkortasuna hobetzeko eta kudeaketa publikoren praktika onak beste administrazioekin partekatzeko duen helburuaren barruan dago.

Kongresuaren Web-gunea

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan