Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Bermeoko portuko kontradikea konpontzeko obrak abenduan amaituko dira»

2014.eko irailak 13
  • Olatu-horma herritarrentzat hil honen 20an irekiko da
  • Arrantzaleen lonjak birgaitzeko Frantxuako obrak urriaren lehenengo astean amaituko dira.

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, esan du Bermeoko portuko kontradikea konpontzeko obrak abenduan amaituko direla; baina, herritarrentzat olatu-horma hil honen 20an irekiko dela, eta arrantzaleen lonjak birgaitzeko Frantxuako obrak urriaren lehenengo astean amaituko direla.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Construcciones Amenabar, SA enpresari esleitu dizkio Bermeoko portuko kontradikea konpontzeko 1.283.970,79 euroko obrak. Obrak amaitzeko epea 2014ko urte-amaiera izango dela aurreikusten da.

 

«Bermeoko portuko hegoaldeko zona berreraikitzeko kontradikeko geruza nagusia indartuko da; horrela, olatuek sortzen dizkien esfortzuak jasateko gai izango da. Ondorioz, Xixili kontradikearen topearen gainean sortzen diren presioak gutxituko dira eta inguru horretan segurtasun handiagoa egongo da» azaldu du Ana Oregi sailburuak.

 

«Bai geruza nagusiak bai kontradike-topeak aurreko denboraleen ondorioz murriztu egin ziren eta kalteak izan zituzten. Hori dela-eta, dikea gainditu zuten olatu handiak egon ziren; baina, azken denboraleetan izan diren olatuen oldarraldi horiek jasateko gai den gune indartu bat definitu da. Horregatik guztiagatik, 3.137 bloke kubiko jarriko dira, 8 tona masa-hormigoi, eta geruza osatzeko koroapen gisa 2 bloke jarriko dira» zehaztu du Oregik.

 

Bestalde, eta aurreikusitako epeak betetzeko, Frantxuako kai-muturra berreraikitzeko obrak amaitzear daude.  Gune honetan 3.000 bloke baino gehiago egongo dira, eta horiek guztiak lekualdatzez amaitu da. Erremateak instalatzen, hau da, barandak, eskailerak eta argiztapena instalatzen aurreratu da. (2. argazkia)

 

Olatu-horma, bermeotarrek paseatzeko ohiko lekua izaki, hilaren 20an irekiko da herritarrentzat, estropaden egunean, hain zuzen. Frantxuako guneari dagokionez, obrak urriaren lehenengo astean amaituko dira; ondoren, arrantzaleen lonjak birgaitzeko.

 

 

(1. irudian, proposatutako hormigoizko bloke kubikoaren ingurabiderako gunearen eskema ikus daiteke)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)