Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Frantziako bisitarien gaualdiak %1,4 eta turismoeuskadi webgunerako sarrerak %137 igo dira hegomendebalde frantziarran egindako kanpaianen ondoren

2014.eko irailak 12
  • Eusko Jaurlaritzak gunean aurreikusitako turismo sustapen ekintzen bigarren zatia martxan jarri du, orain epe luzeagorako publikoari zuzenduak.
  • Hiriak, Euskal Kostaldea edo Arabako Errixoa berriz erreklamuak Gipuzkoatik sartzen den ixuria hazteaz gain, Euskadi guztira zabal dadin.

Eusko Jaurlaritza, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, udan Frantziako hegomendebaldean hasitako kanpainaren bigarren zatia jarriko du martxan asteburuan.

 

Gune honetan egindako udako kanpainaren ostean, uztailean merkatu frantziarren hazkunde datuak %0,5koa sarreretan eta %1,4koa gaualdietan, dira, eta abuztuko prebisioak ere onak dira.

Aldi berean, Frantziatik %137 hazi dira turismoeuskadi webgunean uztailean izandako sarrerak, batez ere, euskal kostaldearen arloan, eta abuztuan, beste %14,4 igo dira, kasu honetan jaialdiei buruzko informazioa eskuratzeko.

Hiriak, euskal Kostaldea, Arabako Errioxa, enogastronomia eta surfa izango dira Eusko Jaurlaritzaren turismo kanpainaren mezuen ardatsak udazken honetan Frantziako hegomendebaldean.

Kanpainaren lehen zatia bertakoentzat nahiz beste gune batzuetatik, batez ere Parisetik, iritsitako bisitari frantziarrentzat izan bada, kostaldean, hirietan, jaietan eta gastronomiari lotutako eguneko planakin, bigarrena bertakoei zuzenduta egongo da, Euskadin barna asteburuko egonaldi luzeagoak egiteko, eta ad hoc planakin urteko sasoi horretarako.

Frantzia Euskadiko merkatu atzerritar nagusia da eta bisitari guztien %9a da. Euskal turismoaren 2020 plan estrategikoaren arabera, motibazio-profila duten 16.500.000 pertsonako merkatu potentziala da Frantzia. Herrialde mugakidea da eta konexio egokiak ditu autoz nahiz trenez bertaratzeko. Euskadik, gainera, zuzeneko hegaldiak ditu Frantziako 4 hirirekin, eta 15 hegaldi zuzen ditu egunero.

2013an, 226.830 frantsesek hartu zuten ostatu gure hoteletan eta landetxeetan. 220.530 pertsona ‒hau da, 2012an baino % 7,3 gehiago‒ hoteletan izan ziren, eta gainerako 6.300 frantsesak ‒2012an baino % 8,5 gehiago‒ landetxeetan.

Kanpainak 320.000 euroko aurrekontua du. Zabaltzeko erabiliko diren euskarriak, udazken-neguko aisialdirako ajenda eta turismo eskaintzari buruzko edukiekin, internet, prentsa eta aldizkariak, kanpoko euskarriak eta mailing-a.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko