Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “herritarrek etorkizun politikoa bide demokratikoen bidez erabaki ahal izatea eskatzen dute”.

2014.eko irailak 12

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez atzo Katalunian Diadaren ospakizunean ikusi zena herritarren parte-hartzearen fruitua da. Deustuko Unibertsitatearen 2014-2015 ikasturtearen irekieran, lehendakariak ziurtatu du katalanek beren “etorkizun politikoa bide domokratikoen bidez erabaki ahal izatea” eskatzen dutela.

Urkulluk esan duenez, Kataluniako Gobernuak ateak ireki dizkio elkarrizketa eta akordioari eta egoera honetan “Espainiako Gobernuak ezin du atea erabat itxita mantendu”. Euskadin eztabaida autogobernua errespetatzean, honen urraketan eta autogobernuan sakontzean dago. Lehendakariaren ustez egoera hauxe da: inposatutako subiranotasuna eta partekatutako subiranotasuna.

“Agintarien ardura da arazo politikoei erantzun politikoak emtatea” eta hori dela eta Urkullu lehendakariak negoziazioaren eta hitzarmenaren bideari eutsi dio.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko irailak 13

    hay que luchar para que euskadi siga adelante @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)