Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburtok uste du denen arteko itun sozial bat beharrezkoa dela sistemaren jasangarritasunerako

2014.eko irailak 12

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok babes sozialeko sistemaren jasangarritasunerako akordio bati atxikitzera deitu ditu talde politiko guztiak. Aburtok lehendakariaren lekukoa hartu du, eta Radio Euskadiren mikrofonoetan azaldu du Jaurlaritzak itun sozial bat bilatzen duela, etorkizunean zer-nola funtziona dezakeen ikusteko.



Bestelako gaiei helduta, sailburuak nabarmendu du euskal gizarteak belaunaldi-aldaketaren arazoa duela, eta, horregatik, uste du hausnarketa bat egin behar dela famili-politikei buruz. Aburto familia-uztartzea errazteko zerbitzuen sare baten alde agertu da; esaterako, ordutegiak berrikustearen alde. Gainera, sailburuak espero du horiek eskubide subjektibotzat hartzea, eta ez laguntzatzat, orain arte bezala. Izan ere, orain arte halakotzat hartu direnez, aurrekontu-zuzkidura bati lotuta egon dira, eta horrek muga bat izan dezake. 



Oso adierazpen arriskutsuak


Sailburuak esan du Arabako agintariek udan egin dituzten adierazpenak «oso arriskutsuak» direla. Aburtok gogorarazi du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzea «eskubide» bat dela, eta ez dagoela «judizio moralen» mende. Sailburuaren aburuz, zalantzan jartzen ari dira babes sozialeko sistema; izan ere, batzuek «ez dute gustuko pertsonen duintasunean oinarritutako sistema bat» edo «ez zaie gustatzen beharrak dituzten pertsonai arreta ematea» edo, zuzenean, «ez dituzte txiroak gogoko».

Nolanahi ere, Juan María

Aburtok azpimarratu du babes sozialeko sistemak guztiok babesten gaituela eta komunikabideetan ustezko iruzurrei buruz etengabe hitz egiten egoteak legitimitatea kentzen diola. Aburtok adierazi duenez, iruzurraren kontra egiteko «ez da etengabe komunikabideetan hitz egin behar, jardun egin behar da».
 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)