Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Deustuko Unibertsitatearen 2014-2015 ikasturtea inauguratzeko ekitaldiaren buru izan da

2014.eko irailak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Deustuko Unibertsitatearen 2014-2015 ikasturte akademikoa ofizialki inauguratu dute Iñigo Urkullu izan da ekitaldiaren buru, eta aurreratu du bere Gobernuak 2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana onartuko duela urtea amaitu baino lehen. Plana «pizgarria» izango da Unibertsitatearentzat;  kalitatea, nazioarteko proiekzioa eta ikerketa hobetzeko helburuak finkatuko ditu, eta talentua erakartzeko balioko du.

Lehendakariak azpimarratu du bere Gobernuak prestakuntzaren eta enpresaren arteko lotura bilatuko duela, funtsezko faktorea baita susperraldi ekonomikoa finkatzeko.  Hori horrela, gogorarazi du Jaurlaritzak 600 tituludun kontratatzea erraztu duela, lehen lan-aukera izan dezaten; izan ere, «prestakuntza da desberdintasunaren kontrako biderik eraginkorrena».

Deustuko Unibertsitateak ikasturte akademiko berria abiarazi du gaur, eta ekitaldian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte, José María Guibert errektorea, José Ángel Achón irakaslea –inaugurazio-lezioa irakurri du– eta hainbat erakunde-ordezkari izan dira.


 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko irailak 13

    pues me alegro muchisimo por usd sr @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)