Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzitsua da euskadiko sindikatu guztiek herri administrazioko mahai orokorrean parte hartzea

2014.eko irailak 11

Enplegu Publikoari buruzko Euskadiko Legearen Aurreproiektuari buruzko negoziazioa hasi dute. Legeak Euskadiko hiru administrazio mailetan lan egiten duten 110.000 lagunei eragingo die (horietatik 70.000 EAEko Administrazio Orokorrekoak)

Funtzio Publikoko sailburuorde Andres Zearretak gaur hasi duten negoziazioan arduraz parte hartzeko eskatu die sindikatuei

Gaur goizean egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Mahai Orokorraren bilera. Euskal administrazio publikoan lan egiten duten ia 70.000 pertsonak ordezkatzen dituzten sindikatu guztiak izan dira.  

 (Gobernuaren aldetik, Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta eta honako zuzendari hauek izan dira: Juan María Barasorda Funtzio Publikoa), Estefanía Gordoa (Lan Harremanak), María Iruretagoiena (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea), eta Giza Baliabideetako arloko honako arduradun hauek: Jon Arturo Uriarte (Justizia Administrazioa), Jose María Armentia (Osakidetza), Carmele Arias (Ertzaintza), eta Conrado Mugerza (Hezkuntza).

Bileran, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Enpleguari Buruzko Euskadiko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu dizkiete sindikatuei. Testuaren lehen bertsioa Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek prestatu zuten elkarlanean.

Euskal Administrazio Publikoen zerbitzuan lan egiten duten 110.000 pertsonei eragingo die Euskal Enplegu Publikoaren Lege berriak. Maila autonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean, horren administrazio instituzionalean eta gainerako erakunde independenteetan lan egiten duten 70.0000 pertsonei eragingo die.

ERRONKA ETA AUKERA

Bileraren amaieran, Funtzio Publikoko sailburuordea Andrés Zearretak esan du sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Mahai Orokorrera itzultzea aurrerapauso handia dela.

«Duela 25 urte, 1989an, Funtzio Publikoaren Legearen bidez erregulatutako enpleguaren sistema publikoa eguneratzeko erronka daukagu, baita aukera handi bat ere, Euskadiko administrazioen aktibo garrantzitsuena giza baliabideak direla onartzen duen legea sortzea, alegia», gehitu du Andres Zearretak.

Ildo horretatik, adierazi du Jaurlaritzaren asmoa dela Euskadiko Enplegu Publikoari buruzko Legea «sindikatuen ahalik eta adostasun handienarekin» eramatea Legebiltzarrera. Horregatik, gaur abiarazitako negoziazio-prozesuan arduraz parte hartzeko eskatu die sindikatuei.

INFORMAZIO SAIOAK

Gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzak sindikatu bakoitzarekin lan-bilera monografikoak egingo ditu.

Aldi berean, Jaurlaritzak proiektuaren xehetasunak jakinarazi nahi dizkie funtzionarioei, eta, horretarako, hiru lurralde historikoetako egoitzetan informazio-saioak antolatuko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)