Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Segurako Ondarre gaztandegiak Ordizian irabazi zuen 13.050 euroko gaztarekin

2014-09-11

Marka guztiak hautsi ziren atzo Ordiziako Idiazabal Lehiaketa ospetsuaren 41. Edizioan irabazi zuen gazta erdiagaitik 13.050 euro ordaindu zirelako.

Idiazabalgo Ampo kooperatibak, bere 50. urteurrena ospatzen dituena, diru kopuru hau eskeini zuen lehiaketa ondoren ospatzen den enkatean. Gazta txapeldunaren ekoizleak, Segurako Ondarre gaztandegiko Karmele Muruak, saria jaso zuen Bittor Oroz-en eskutik. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuodea Oridiziako lehiaketan eta enkatean parte hartu zuen.

Ondarre gaztandegia 1.996 urtetik Idiazabal jatorrizko izendapenaren barruan dago, naiz eta bere jabeek, Felix Goiburuk eta Karmele Muruak, lehenagotik ekoizten zuten gazta.

Ordiziako lehiaketaren bigarren postua Elgoibarko Mausitxa gaztandegirako izan zen, eta hirugarrena Joseba Insausti, Ordiziako artzairentzako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)