Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik gizartearen parte-hartzea bultzatuko du Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAA) berrikusteko prozesuan

2014.eko irailak 17

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez «Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAA) berrikusteko prozesu berriaren barruan, beharrezkoa da pertsonek, erakundeek eta organizazioek gizarte parte-hartze erreala eta eraginkorra izan dezaten, ingurumenaren arloan jada dagoen modu berean». Legebiltzarrean egindako agerraldian Oregik iragarri du LAA berrikusteko prozesu formalak, 2015ean hasi beharrekoak, gai hauek aztertu eta garatuko dituela: hiri-berroneratzea, ekosistemen zerbitzuak, azpiegitura berdeak, mugikortasuna, paisaia eta klima-aldaketa.

 

Hau ere gogorarazi du Oregik: «Paisaiaren esparruarekin lotuta, lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko Dekretua onartu genuen ekainean, eta udal eta toki-erakundeentzako laguntzen lehen agindua abiarazi dugu paisaiaren arloko ekintza-planak egin ditzaten; hogeita hamalau proposamen aurkeztu dituzte deialdi horretara».

 

Sailburuak nabarmendu duenez, «Jaurlaritza honek oraingo legegintzaldirako programan ezarritako eginkizuna da LAA berrikusteko prozesu bati ekitea. Hain zuzen, eginkizun hori arretaz eta modu ordenatuan gauzatu ahal izateko, berrikusteko prozesuaren oinarriak finkatu behar dira LAA funtsean edo era orokorrean berrikusteko prozesu bati ekin aurretik».

 

Ana Oregik, halaber, Lurralde Antolamenduko sailburuorde Izaskun Iriarterekin batera, hauxe ere adierazi du: «Aurreko legegintzaldian, 2010eko urrian, Jaurlaritzak LAAen ez-funtsezko aldaketa bat egiteko prozesua hasi zuen, baina oraingo Eusko Jaurlaritzak, iazko martxoaren 3ko Kontseiluan, prozesu hori bizilekuen kuantifikaziora mugatzea erabaki zuen, eta gainerako gaiak LAAen funtsezko berrikuspenera edo berrikuspen orokorrera eramatea. Eta zergatik erabaki zen bi abiadura horiek ezartzea eta LAAen ez-funtsezko aldaketarako prozesua bizilekuen kuantifikazioa aldatuta amaitzea? Bada, eraginkortasunagatik, funtsean: bizilekuen kuantifikazioa aldatzeko proposamena heldua eta arduratsua da; etxebizitza-parkearen hazkunde-itxaropenak errealitatera zein egungo egoerara doitzen ditu, eta azkar aplikatu beharrekoa da».

 

Bizilekuen kuantifikazioa

«LAA berriro aztertzeko edo horien ez-funtsezko aldaketa egiteko hasitako prozesua amaitu beharra dago orain, jarraian Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak berrikusteko prozesu sakonari ekiteko», adierazi du Oregi sailburuak. «Bizilekuen kuantifikazioa aldatuz amaitu dugu LAA berriro aztertzeko prozesua. Xede hauek ditu gure proposamenak: lurzoruaren artifizializazioa mugatzea; jada urbanizatutako lurzoruaren aprobetxamendua optimizatzea; hiri-berroneratzea eta etxebizitzen eraberritzea bultzatzea, eta etxebizitza hutsen fenomenoa mugatzea.  Izan ere, proposatutako formula demografiaren eta etxebizitza hutsen bilakaerari buruz dauden azken datuen gainean aplikatu behar da, besteak beste; horretarako, halaber, arduraz jokatu beharko dute udalerriek bizitegiko hirigintza-aurreikuspenak egiteko orduan, dagokien gogoeta eta azterketa eginez. Entzunaldiko eta jendaurreko informazioko fasean dago egun proposamena irailaren 30a arte».

 

Euskal Hiria

«Eibarko (Debabarrena), Arrasate-Bergarako (Debagoiena), Araba Erdialdeko eta Arabako Errioxako alor funtzionalen Lurralde Plan Partzialak jarraitzeko memoriek ekarritako ondorioak aintzat hartzea garrantzitsua da LAA berrikusteko prozesu berrian (Sailak egin ditu horiek guztiak)».

 

Oregik iragarri du, orobat, «azaroaren 24 eta 25ean Euskal Hiriaren XIV. edizioa» egingo dela «Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campusean. Azpiegitura berdeak eta beren lurralde-helmena izango ditu ardatz, LAA berrikusteko prozesuan landu nahi ditugun gaietako bat, hain zuzen».

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asierrares
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @emiezquerra: Oregi impulsará la participación social en la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) http://t.co/

  • @bilbaometropoli
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco impulsará la #participación social en la revisión d las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) http://t.co/IJAqXYQTYf

  • @ordenterritorio
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @emiezquerra: Oregi impulsará la participación social en la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) http://t.co/

  • @emiezquerra
    2014.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Oregi impulsará la participación social en la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) http://t.co/xciiXhE2c7

  • @konpantzia
    2014.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    Oregi impulsará la participación social en la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT) http://t.co/F0of6oP8mj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)