Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak 'Future of Bioeconomy in Europe' mintegia inauguratu du

2014.eko irailak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Europako Baso Institutuak (EFI ingelesezko sigletan) eta Neikerrek antolatutako «Future of Bioeconomy in Europe» mintegia inauguratu du gaur goizean. Mintegia institutuak urte egiten duen biltzarraren parte da, eta Bilbon egingo dute aurten.



Lehendakariak adierazi du Euskadiko basogintzaren sektorea puntako industria dela, 5.500 langile dituela eta krisialdiari aurre egiten jakin izan duela. Urkulluk, gainera, sektorea bultzatzeko bi ideia eman ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko basoak ziurtatzeko sistema ezarriko du. Programa horri esker, basoen kudeaketa jasangarriari buruzko herritarren, erakundeen eta enpresen iritzia hobetuko da. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak inbertsioa, sustapena eta berrikuntzarako laguntza-ildoak sortuko ditu, basoko produktuak garatzeko eta eraldatzeko, Landa ingurunearen garapenerako planaren bidez.

Euskadi, zuhaiztien herria
Lehendakariak nabarmendu du Euskadi zuhaiztiz betetako herrialdea dela. Gure basoetan 63 milioi metro kubiko egur daude. Horrenbestez, EAEko lurraldearen % 55 zuhaitzek hartzen dute. Gainera, Euskadiko basoak gero eta handiagoak dira, zehazki, urtero hiru milioi metro kubiko handiagoak.



 

Lehendakaria, Bilboko alkate Ibon Areso eta Nekazaritzako foru-diputatu Irene Pardo ez ezik, Think Forest EFIko foroaren presidente Göran Persson, Suediako lehen ministro ohia ere badena, eta Ingurumenaren Europako Agentziako zuzendari exekutibo Hans Bruyninckx ere izan dira ekitaldian.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @INGURUBIDE
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @europeanforest: Via @Irekia President of Basque Government, opening the Seminar on Future of Bioeconomy in Europe. http://t.co/IEwaE9z1

  • ana
    2014.eko irailak 11

    estoy de cuerdo sr lehendakari @iurkullu , os pido que pongais mis comentarios irekia gracias

  • @anamarti4
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Future of Bioeconomy in Europe mintegia inauguratuko du http://t.co/NKHLkof1Zg animak a @iurkullu lehendariak maite zaititu

  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari inaugura el seminario Future of Bioeconomy in Europe. http://t.co/y8KS3zROAU

  • @europeanforest
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Via @Irekia President of Basque Government, opening the Seminar on Future of Bioeconomy in Europe. http://t.co/IEwaE9z12i (video)

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)