Berriak Osasuna
Eu

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako instalazio egokitu eta komunitario publikoak ireki ditu

2014.eko irailak 10

Osakidetza abangoardian dago gaixotasun mentalen bat duten pertsonen arretan. Esaterako, Osakidetzaren Osasun Mentala aitzindaria da patologia horri aurre egiteko eroetxean oinarritutako eredua baztertzeari dagokionez; izan ere, gaixotasun mentalen bat duten pertsonak beste edozein paziente gisa hartzen dituen eredu komunitarioaren alde egin du. Ikuspegi horren arabera, pertsona horiek beren ingurunean egon behar dira eta bertan eskuratu behar dituzte beharrezko zerbitzuak. Ondorioz, gainerako herritarren eskurako egoitza-bitarteko normalizatu berberak (zaharren egoitzak, ezgaitasun intelektuala dutenenak, etab.) eskuratzeko aukera izan behar dute estigmatizaziorik gabe, gaixotasun mentala beste gaixotasun bat denez.

Ohe-murrizketa deitua honakoan datza: ospitale psikiatrikoetan 35 ospitaleratze-ohe murriztu eta 35 plaza sortu dira komunitatean integratutako arreta-instalazioetan (etxebizitza eta egoitza soziosanitarioak). Finantzaketa publikoa dute azken horiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak partekatua. Gainera, 60 plaza gehiago sortu dira Tratamendu Asertibo Komunitarioko instalazioetan (Osakidetzaren Osasun Mentaleko sareko eguneko ospitaleak). Horrenbestez, pazienteek eta beren senideek normaltasunez eraman dezakete gaixotasuna, estigmatizaziorik jasan gabe. Horren guztiaren kudeaketa Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareko langileen esku egongo da.

Eredu berriari esker, gainera, langile-kopurua % 3,2 igoko da eta ez da langilerik kaleratuko.

Itxitako unitateak egoitza edo ospitale motakoak ziren. Bertan zeuden pazienteen batez besteko adina 69 urtetik gorakoa zen, eta 14 urtetik gorakoa, berriz, egonaldia. Azken batean, eroetxeetan oinarritutako eredua ez zetorren bat Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren 2013-2020 aldirako Osasun Planean aldarrikatutako gaixotasunaren normalizazioarekin.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak 58 errehabilitazioko ohe eta 25 azpiakutuen ohe gehiago eskainiko ditu, Zamudioko akutuentzako oheei eusteaz gain.

Azkenik, nabarmendu behar da eredu horri esker hazi direla arreta komunitarioa zabaltzeko beharrezko baliabideak. Horien artean daude ostatu babestua, eguneko zentroak, laneratzeko laguntza, familia-laguntza eta inklusio soziala.

Hala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun mentalaren normalizazioaren, pazienteak eta beren senideak ez estigmatizatzearen eta Euskadiko osasun-sistema modernizatzearen alde egingo dute, OMEren gomendioei jarraiki. Gainera, enplegu publikoari eutsiko diote, eta kalitatean nahiz ikerkuntzan erreferentziazkoa izaten jarraituko du Osakidetzak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko