Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2014ko Turismo Sariak: Bajo el Agua Factory, Eguren Ugarte hotela eta Zarautz kanpina-Makazaga familia

2014.eko irailak 10

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak 2014ko Turismo Sariak jakinarazi ditu; aurten hauek izan dira saridunak: Bajo el Agua Factory, berrikuntza bultzatzeko kategorian; Eguren Ugarte hotela bere jarduera-sektoreko lehiakortasunaren kategorian, eta Gran Camping Zarautz kanpineko Makazaga familia, ibilbide profesionalagatik, 50 urte egin baititu aurten aipatutako kanpinak.

Horrez gain, epaimahaiak errekonozimendu berezia egin nahi izan dio DONOSTIAKO PINTXOAK taberna-kolektiboari, eta gainerako saridunekin batera jasoko dute horiek saria Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango den ekitaldian, datorren urrian. 

Berrikuntza Bultzatzea saria: BAJO EL AGUA FACTORY. PLENTZIA.

Negozio turistikoen errentagarritasuna eta eraginkortasun operatiboa hobetzera bideratutako berrikuntza saritzea da helburua. Plentziako badian, itsas hondoan, kokatuta dagoen upategiaren turismo-balioa nabarmentzeko proiektuari esker erdietsi du saria BAJO EL AGUA FACTORY enpresak.

Saria emateko arrazoiak:

  • Turismoaren esparruko zein gastronomiaren eta ingurumenaren esparruko I+G+Bko proiektu bat da.
  • Proiektu berezia eta paregabea da, sona handikoa, eta horrek interes handia du Euskadiren turismo-sustapenerako.
  • Gaitasun teknologiko handiko Euskadiko enpresa baten ekintzailetza-proiektu bat da, eta berrikuntzarekin hertsiki lotuta daude balio horiek.
  • Proiektu erakargarria da bi ikuspegitatik; batetik nazioarteko merkatuen interesa pizten du proiektu berezia eta paregabea delako, eta Euskadira etortzeko erakargarri bat ere bada, hura bisitatzeko eta ezagutzeko. Eta eskari-merkatu oso sofistikatu eta erosteko ahalmen handikoetarako nazioarteko esportazioei bide emateko gauza da, bestetik.

 

Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean saria: EGUREN UGARTE HOTELA. PÁGANOS-GUARDIA

Kalitateko produktu bat sortzeko gaitasunagatik nabarmendu diren turismo arloko enpresei errekonozimendua agertu nahi die sari honek. Horrelako enpresek bezeroa gogobetetzeko helburua betetzea dute gogoan beti, eta Euskadiko turismo-marka kokatzen laguntzen dute, halaber.

Páganos-Guardiako EGUREN UGARTE HOTELA baldintza horiek ezin hobeto betetzen dituen hotel txiki bat da.

  • Eguren Ugarte familiaren jabetzako enoturismoko gunean dago; familia-enpresa bat da hori, ardogintzan 1870etik jardun duena.
  • Upategiak 2010ean zabaldu zuen hotel hau; upategiko upelen gelan txertatutako 21 logela ditu, baita bi jatetxe eta 20 urtez jardunean egon den bisitaldi gidatuen programa bat ere, Arabako Errioxan aitzindaria.
  • Turismo Kalitatearen Qa lortu zuen Arabako Errioxako lehen upategia izan zen 2013ko abuztuan.
  • Hiru Michelin izar dituen Eneko Atxaren aholkularitza jasotzen duen jatetxe bat du.
  • Berdintasun Plana garatuta du, eta ingurumen arloko jasangarritasun-memoria argitaratu du karbono-aztarna neurtuta.

Ibilbide profesionalari saria: GRAN CAMPING ZARAUTZ-MAKAZAGA FAMILIA. ZARAUTZ.

Enpresa- eta lanbide-ibilbide luzeagatik nabarmentzen diren eta Euskadiko turismo-garapena lagundu duten pertsonen lanaren balioa azpimarratu nahi da sari honen bitartez. Horixe da Makazaga familiaren kasua, aurten 50 urte egin dituen Gran Camping Zarautz kanpina zuzendu baitute hasieratik: 

  • Makazaga anai-arrebek kanpin bat eraikitzea erabaki zuten familia-lurretan 1964an, kanpoko jendea Talaimendi mendian kanpatzen baitzen orduan. GRAN CAMPING ZARAUZ izena eman zioten.
  • Horien seme-alabek beren gain hartu zuten kanpinaren ardura duela 15 urte, eta Makazaga familiak lanean dirau oraindik kanpinean ahalik eta kalitate handiena lortzeko.
  • Hasierako 150 lurzatietatik 400 izatera igaro zen, Euskadiko kanpin handiena da, hortaz.
  • Turismo Kalitatearen Konpromisoa eskualdeko programan parte hartzen du 2010etik aurrera.

Epaimahaiaren errekonozimendu berezia

DONOSTIAKO PINTXOAK TABERNEN KOLEKTIBOA

Donostiako ostalaritzak pintxoa euskal gastronomiaren nortasun-elementu bat bihurtzeko egindako lana ere saritu nahi izan du epaimahaiak. Honako erakunde hauen ordezkariek osatu dute epaimahaia, zehazki: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeak.

Mundu osoan zabaldu da pintxoaren ospea, eta Donostia zein Euskadi turismo gastronomikoaren lehentasunezko helburu bihurtzen laguntzen du. Hori guztia berrikuntza sustatzeko zein produktuaren kalitatea hobetzeko lan handia eginez lortu da, bezeroa gogobetetzeko asmoz betiere.

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VinaLabVinaros
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena a nuestros compañeros Bajo el Agua Factory Premios Turismo 2014 http://t.co/NGpPSsjYa9 @Grupo_init

  • @txemaaguado
    2014.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @luz_lopezp
    2014.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @SarachoNacho
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @pitorro
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @UribeTurismo
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @BorjaSaracho
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @ZigorZarraga
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @carlospineyroa: Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http…

  • @carlospineyroa
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena @BajoelaguaFact @BorjaSaracho por el Premio Innovación Turística 2014 concedido por el Gobierno Vasco. http://t.co/cyMhaY5zZr

  • @ZIOR13
    2014.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    Premio @gobiernovasco Impulso a la #Innovación para nuestros compañer*s d @bajoelaguacom http://t.co/oZNaBbdRKb #PremiosTurismo2014 @Irekia

  • @eajpnvzarautz
    2014.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    Felicidades a @CampingZarautz y a la familia Makazaga! El premio a una trayectoria. http://t.co/wSipEmcqa8

  • @eajpnvzarautz
    2014.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    Zorionak @CampingZarautz , Eusko Jaurlaritzak emandako sariagatik! http://t.co/wSipEmcqa8

Komunikabideek behera kargatzeko