Berriak Lehendakaritza

Giza Eskubideen René Cassin sariaren deialdia egin dute (2014-09-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-09-09

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak René Cassin sariaren aurtengo deialdia egitea onartu du gaur. Sari hori Jaurlaritzak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez.

12.000 euroko diru-zenbatekoa duen sari horren helburua da publikoki goraipatu eta saritzea ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin gure gizartean giza-eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak.

Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri zen sariaren izena. René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an; eta Bakearen Nobel saria eman zioten 1968an.

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan