Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Euskal Legea berregiteko eztabaida zabaltzearen aldekoa da Eusko Jaurlaritza (2014-09-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 09

Erabakia, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzeko Euskal Sozialista legebiltzarkide-taldeak aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzearen inguruan Jaurlaritzak duen irizpidea adierazteko.

LABURPENA

Haatik, gaztigatu du Eusko Legebiltzarrean aurkeztu den proposamenak are bihurriago bilakatuko duela nekazaritza- eta arrantza-eskolen egituraketa.

Euskal Sozialisten Taldeak egindako Lege Proposamena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa, aintzat hartzearen alde agertu da gaur Gobernu Kontseilua.

Proposamen horren bitartez, legearen lehen artikuluaren -zioen azalpena- 42. atalaren erredakzioa, 70. artikuluaren 1. eta 4. atalena eta 71. artikuluarena aldatu asmo da. Hartara, nekazaritza eta elikagaigintzaren arloko unibertsitateaz besteko lanbide-heziketaren gaineko eskumena Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailetik igaro dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera (tituluak lortzearekin zerikusia duten kontuei dagokienez) eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailera (enplegurako prestakuntzari eragiten dioten kontuei dagokienez).

Jaurlaritza aldaketa horiek aintzat hartzearen alde agertu da, nekazaritza eta elikagaigintza-politikaren inguruan eztabaidatzeari ongi irizten baitio, Euskadin duen garrantzia dela eta. Haatik, gaztigatu du proposamenak are bihurriago bilakatuko duela nekazaritza- eta arrantza-eskolen egituraketa.

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du gaur egun indarrean dagoen legeak, 17/2008 legeak hain zuzen, dagoeneko eskaintzen dituela sektorean lanbide-heziketa antolatzeko eta Eusko Legebiltzarrak gai honen inguruan egin dituen eskakizunei erantzuteko kudeaketa-proposamen egokienak egiteko behar diren baliabideak, juridikoak zein materialak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau