Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalek Etxepare Euskal Institutua haiekin elkarlanean aritzera gonbidatu dute

2014.eko irailak 10


2014.10.09 PRENTSA OHARRA

 

Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalek

Etxepare Euskal Institutua haiekin elkarlanean aritzera gonbidatu dute

 

 

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren sostengu eta lankidetza estuarekin, Etxepare Euskal InstitutuaEuropar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalekin elkarlanean aritzera gonbidatu dute. Gainera, Europar Batasuneko eta Belgikako kultura erakunde garrantzitsuenekin –hala nola BOZAR erakundearekin- komunikatzeko eta lanerako bideak sendotzeko aukera izan du Institutuak egunotan.

 

Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga Bruselan betetzen ari den lan-misioa euskal kultura eta sorkuntzaren industriaren eta euskara hizkuntzaren kanpo-posizionamenduaren estrategiarenbaitan sartzen da, aurretik ere Europako erakundeekin eta Belgikako kultura erakundeekin egindako lan-ibilbideari eutsiz. Aste honetan izandako harremana estretagikoak ere europar mailakoak izan dira, euskal kulturaren sektoreari aukera zehatzak zabaltzeko balioko dute.

 

Aizpea Goenagak 28 Kultura Institutu Nazionalek (Goethe, Alliance Française, Camoes, eta abar.) osatzen duten EUNIC europar sarearen Zuzendaritza Batzordean esku hartu du gaur goizean; Etxepare Euskal Institutuaren jardunbideen berri eman du bertan, bai eta kooperaziorakoeta elkarlanerakoproposamen zehatzak mahaigaineratu ere.

 

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azpimarratu duen bezala, “apartekoa da EUNIC europar sareak geu esku hartzera gonbidatzea eta Kultura Erakunde Nazionalen aurrean aurkeztera; horrek erakusten du aspaldi honetan nazioarteko erakundeekin sustatu dugun lankidetzak fruituak ematen hasi dela”.

 

Halaber, Etxepare Euskal Institutua Europako Batzordearekin eseri da Europar mailako artisten mugikortasunari eta lankidetza kulturalari lotutako aukerak zehazteko eta proposatzeko, kultura sektorearen finantziazio-bideak biltzen dituen Europako Creative Europe Programaren baitan.

 

Beste alde batetik, Aizpea Goenagak Belgikako Arte Ederretako erreferentziazko zentro nazionaleko–BOZAR- arduradunei euskal kultura bistaratzea helburu duten zenbait lankidetza eta programazio proposamen egin dizkie.

 

Argibide gehiago: i-larraza@etxepare.net  / 688 670 217 / 644 130 610

www.etxepare.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • EUNIC, EUROPAKO BATZORDEA, BOZAR