Berriak
Eu

Urumena arroan uholdeak ekiditeko Erakunde Arteko 10. Bilera

2014.eko irailak 09

Oraingo batzar honetan aztertutako lanak: ETSko zubiaren ordezkatzea, Martuteneko proiektua,  Karabeleko Zubia eta aurreko hiruhilbaetean Urumean eginiko mantentze lanak.

Erakundeen arteko batzarrak berretsi du konpromisoa adostutako neurriak aurrera eramateko, ur goraldien  kudeaketa eraginkorra lortzeko.

2014.09.09.Atzo  goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen hamargarren bilera egin zen. Bertan ondorengo erakundeek hartu zuten parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariwk, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariek, Añarbeko Uretako ordezkariek eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritzak. Hauekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon zen.

Batzordearen 10. Bilera honetan, Urumean ur-goraldien kalteraginak murrizteko abian diren beste ekimenak era aztertu ziren. Hauen artean azpimagarriak:

  • URAk aurreko hiruhilabetean  Urumean eginiko mantentze lanen txostena aurkeztu zuen.
  • Martuteneko proiektuaren  kasuan,  Iñigo Ansola Urako Zuzendari nagusiak jakinarazi zuen Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Adierazpena 2014ko uztailaren 17an formulatu egin zela, eta 2014ko uztailaren 22an behin-betiko proiektua onartu zela. Lanen lehen faseari ekiteko mailegu erreserba egin dela eta baldintza-agiriak idatzi eta Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Mahai nagusira igorri direla ere azaldu zuen Ansolak. Halaber, Donostiako Udalak azaldu zuen lanak hasteko egin behar diren etxeen eraisketa lanak 2014ko bukaeran hasiko direla. Hauek burututa Martuteneko proiektuaren lanei ekin ahal izango zaie.
  • Honen harian, Donostiako Udalak azaldu zuen eraitsi beharreko etxebizitza gehiengoaren jabetza baduela jada eta eraikuntza guztien eraisketa proiektua garatu dutela. Hogei etxebizitzen eraisketa lanak bi fasetan egingo dira: alde batetik, zubia eraistea ahalbidetuko dutenak. Bestetik, ibai ibilgua zabaltzea ahalbidetuko dutenak. Ricardo Bururataranek gogoratu zuen desjabetze prozesua abian dela, nahiz eta egun arte lursail oro lortu den negoziazioaren bitartez. URAk hilaren 11an, desjabetzea burutzeko, lanok zein eremu zehatzetara helduko diren zehaztuko du hala eskatu duten jabeentzat. Udalak Katalintxo baserria eraitsi izanak garraio publikoaren igarotzean ahalbidetuko du, behin Martuteneko zubia eraitsia izango denean. Halaber, beste lanen egoera ere jorratu zuten udal ordezkariek: Aztiñeneko zubia, Lorategi Hiriko Plan Berezia, Txomin Eneako Lanen esleipena, Txomin Eneako Zubia edota Antzieta, Sarroeta eta Trinketeko Plan Berezien egoera.
  • ETS-Loiolako zubiari dagokionez, zubi zaharraren eraisketa lanen egoeraren berri eman zen (Alegia, ezkerreko ibai ertzean eta ibai erdian zeuden baoen kentzea, ezkerraldean egin den trantsiziozko harri-lubetazko orma, ezker ertzean geratzen ziren zutabe ohien arrastoen pikatzea, eta zubi zaharraren gainontzeko eraisketa lanak). Aurreikusten da lanok urriaren 22rako bukatuak izatea.
  • Hernaniko Karabeleko zubiari dagokionez, zubi berria jarri eta gero,  jakinarazi zen lanean ari dela dagozkion zerbitzuak birjartzen eta ertzetako urbanizazio eta egokitze lanetan. Aurreikusten da zubi berrian azaroan bueltan erabili ahal izatea, hartara zubi zaharraren eraisketa lanei ekin aldera.
  • Halaber, azaldu ziren abuztuaren 22an bukatutako lanak, Ergobiako zubikoa ezkerreko ertzeko zubi-zuloa estaltzen zuten harri metatuak kentzeko.

Batzorde honek 2014ko Abenduaren 9an egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean izango da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeak elkarlanean arituko dira gainontzeko lanak aurrera eraman aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)