Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Enplegu Publikoaren Lege berriaren zirriborroari dagokion herri-galdeketako eta alegazioetako faseari ekin dio Eusko Jaurlaritzak

2014.eko irailak 09

Euskal Enplegu Publikoaren Legea aztertu du gaur Gobernu Kontseiluak, eta gaurtik aurrera egongo da abian hari dagokion herri-galdeketa eta alegazio-fasea. Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak prentsaurrekoan iragarri duenez,  Aurreproiektu honek EAEko hiru maila instituzionaletan lan egiten duten 110.000 laguni baino gehiagori eragiten die. Honen helburua  enpleguko sistema publikoa eguneratzea da.

Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EUDELek elkar hartuta egindako lanaren fruitua dela gaur aurkeztutako zirriborroa. Halaber, sindikatuekin eta, oro har, sektore publikoko langileekin batera aztertu nahi du eta horretarako du Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren deialdia luzatu du datorren ostegunerako.

Berrikuntza modura, zirriborro honek aukera emango die langile publiko guztiei –lan-itunpekoei zein funtzionarioei– karrera profesionala egiteko. Herri Administrazio bakoitzak jardun profesionala eta errendimendua ebaluatzeko eta baloratzeko bere sistema sortu ahal izango du, hartara langile orok karreran gora egin ahal izan dezan. Honetaz aparte Erkorekak azpimarratu du Lanbide Publikoko Zuzendaritza sortuko dela.

Kazetarien galderei erantzunez, bozeramaileak baieztatu du Jaurlaritza «ez dela erreforma fiskalak sustatzearen aldekoa»; izan ere, oraindik ez dira ezagutzen bilketari lotutako ondorioak, ez eta indarrean dauden arauek markatutako helburuetan duten eragina ere. Helburuak, bada, ekoizpen-ekonomia sustatzea eta gizarte-kohesioko politikak bermatzea dira. Nolanahi ere, Erkorekak gogorarazi du araudi fiskala lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiei dagokiela.

Bestelako gaiei helduta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak jakinarazi du kaltetutako administrazio guztiek une honetan txostenen fasean dagoen Udal Legearen Proiektuari egindako alegazioak aztertu dituela Jaurlaritzak. Udalerrien erakunde ezberdinetako ordezkagarritasunari dagokionez, Jaurlaritzak uste du «zentzugabekeria litzatekeela» udalaz kanpoko beste organo batek hautatzea.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.09.09)

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2014.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] Tod@s vosotr@s podéis participar desde el enlace que os compartimos ➡ http://t.co/TZpTu5ifDL #LEPV #Parti…

  • @anamarti4
    2014.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] Tod@s vosotr@s podéis participar desde el enlace que os compartimos ➡ http://t.co/TZpTu5ifDL #LEPV #Parti…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)