Berriak

Eusko Jaurlaritzak presazko Legearen bidez onartuko ditu krisiaren aurkako doikuntza-neurriak

2010.eko ekainak 01

Legebiltzarreko taldeekin “lan egiten” hasiko da, Lege hau presazko izaeraz onartzeko beharrezkoa den “adostasun nahikoa” lortzeko

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du presazko Lege bat aurkeztuko duela Lehendakariak aurreko astean iragarritako doikuntza-neurriak onartu ahal izateko. Mendiak adierazi duenez, datozen egunotan negoziatzen hasiko dira Legebiltzarreko taldeekin, defizit publikoa murriztera zuzendutako Lege hau onartzea eta aplikatzea ahalbidetuko duen “adostasun nahikoa” lortzeko. Lege honek “neurri osagarriak” ezarriko ditu ehuneko 5eko murrizketa lortu ahal izateko aurrekontuaren 1. kapituluan. Hala, doikuntza-neurriak, horien artean funtzionarioen soldata-jaitsiera, ez dira aplikatuko uztailera arte. Hilabete horretan, administrazioen langileei % 2 murriztuko zaie ordainsaria, batez beste; dena dela, atzeraeragina ere aplikatuko zaie, murrizketa ekaineko nominan aplikatu dadin. Ildo horretatik, Mendiak berretsi du enpresa publikoetako langileak ere neurri horien mende egongo direla. Jaurlaritzako goi kargudunei dagokienez, soldatak gehien murrizten zaien funtzionarioei baino puntu bat gehiago murriztuko zaie soldata, gutxienez; bozeramaileak azaldu duenez, horrek esan nahi du gutxienez % 4 murriztuko dela goi kargudunen soldata, batez beste. Gobernu Kontseiluko kideen kasuan, murrizketa hori % 6 eta % 7 bitartekoa izango da.

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-06-01n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia