Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak gizarte hitzarmen baten alde egin du

2014.eko irailak 09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako jardunaldiak inauguratu ditu

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du herria defendatzeak pertsonen duintasuna gailentzea dakarrela. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako jardunaldien inaugurazioan, Urkulluk erantzukizuna eskatu du; hots, kontrol handiagoa izatea laguntza sozialen kudeaketan, baina behar handiena duten pertsonei arreta emateari uko egin gabe, «lehendabiziko gauza pertsonen duintasuna baita». Horrela, erakundeetako ordezkariei gizarte politiken inguruan hitzarmen batera heltzeko eskua luzatu die. Urkulluk azaldu du bere Gobernuak enplegu-politikak bultzatzen dituela, horiek baitira «bizitza duinaren oinarria».

 Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia eta Iñigo Lamarca arartekoa ere izan dira inaugurazioan. 

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du gizarte-eskakizun handieneko garai honetan Arartekoak ahotsa emateko eta joera hori laguntzeko balio izan duela; hori, bada, «denontzako da onuragarria». Arartekoa herritarrei irekitzen zaien «leiho» bat da; 25 urteko erakunde bat, erakundeekiko harremana errazten duena, lehendakariak gogorarazi duenez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#LEHENDAKARI] @iurkullu gizarte hitzarmen baten alde egin du ➡ http://t.co/ELix4iwwVs #eusnet http://t.co/7EO2WDZXQ0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)