Berriak
Eu

Julian Celaya zuzendaria eta Elvira Cortajarena ordezkaria Argentina eta Uguruguaiko euskal etxeak bisitatu dituzte

2010.eko maiatzak 31

Julian Celaya, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Elvira Cortajarena, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria, Argentina eta Uruguaien bederatzi euskal etxe bisitatu dituzte. Bidaia Julian Celayak Hego Ameriketara egiten ari den bidai egitasmoaren barruan kokatzen da. Momentuz Celaya Txile eta Brasilen izan da.

Bisita Argentinako barrualdean, Kordobako hiriburuan hasi zuen Celayak. Bertan Zuzendaria eta Ordezkaria Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Errektoretza eta Irrati-Tebelistako arduradunekin bildu ziren. Jarraian udal batzarreko Zuzendariarekin eta Gure Txokoa euskal etxeko arduradunekin izan zuten hartu-emana.

Buenos Airesera bueltan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Euskal Argentinar Erakundeen Federazioko (FEVA) zuzendaritzarekin elkarrizketatu ziren. Llavalloleko euskal etxearen egoitzan izateko astia ere izan zuten. Euskal etxe honetako azpiegitura Eusko Jaurlaritzak eman zion.

Rio de la Plata ibaiertzaren beste aldean, hiriburu uruguaiarrean, Celaya eta Cortajarena Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioko (FIVU) zuzendaritzarekin bildu ziren. Haize Hegoa euskal etxeko kideekin izateko aukera ere izan zuten eta Rosario herriko Gure Txokoa euskal etxearen egoitza berria bisitatu zuten. Egoitza berri hau 2009ko diru laguntzei esker eraikitakoa da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • julian Celaya Zuzendaria eta Elvira Cortajarena Ordezkaria