Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Gure Zure kanpainaren bitartez Euskadiko basogintzaren eta zuraren sektoreak iraunkortasunarekin duen konpromisoa ageri egiten da

2014.eko irailak 08

Azken 30 urteetan, Euskadiko eremu arboladuna %25 handitu da eta gaur egun 106 arbola ditugu biztanleko”. Datu hori, gure basoen hazkundea erakusten duena, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak eman du Gure Zura kanpainaren aurkezpenean. Kanpaina horren bidez, agerian geratzen da Euskadiko basogintzaren eta zuraren sektoreak bere jardueran ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasunarekin duen konpromisoa.

Euskadiko zura zure bizitzan lemapean, kanpainak lehengai horren aplikazio ugarien berri ematen digu, gizakiok hasiera-hasieratik izan baitugu zurarekin harremana gure eguneroko bizimoduan, gaur egun etorkizuneko materiala bihurtzeraino:material modernoa, naturala, berritzailea, berriztagarria eta erabiltzailearen bizi kalitatea asko hobetzen duena.

Gure basoak hazi egiten dira eta modu iraunkorrean hazten dira. Datu baikor horiek erakusten digutenez, eremu arboladuna asko handitu da azken urteotan, eta hazkunde hori, neurri handi batean, Euskadiko basogintzaren eta zuraren sektorearen barruan egiten den jarduera ekonomikoaren emaitza da". Hitz horiek izan dira Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak gaur goizean, bertako zuraren erabilera bultzatzeko asmoarekin eta sektoreak ingurumen, ekonomia eta gizartearen iraunkortasunarekiko duen konpromisoa erakusteko egin den Gure Zura kanpainaren aurkezpenean esandakoak.

Oroz sailburuak gogora ekarri duenez, “Euskadiko arbola masaren %54 titulartasun pribatukoa da, lurralde batzuetan %80 ere izanik. Basogintza eta zurgintzaren jarduerak balioetsi beharra daukagu, beraiekin kudeatu eta zaintzen baitira baso horiek, gure paisaiaren nortasunaren ezaugarri direnak eta gure ekonomian, ekologian eta gizartean zeregin garrantzitsua dutenak."

Euskal Autonomi Erkidegoan basoen 20.000 jabe txiki daude erregistratuta eta sektorean 120 bat enpresa daude sartuta, ekoizpen prozesu osoan eta ondorengo merkaturatze prozesuan, hau da, zura basotik azken kontsumitzaileengana egiten duen prozesu osoan. “Bertako zura kontsumitzeak lagundu egiten du Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzen eta gure landa ingurunea garatzen ere bai, ekologiaren aldetik dakartzan onurez aparte material naturala eta birziklagarria delako eta kantitate handitan erabiltzen diren beste elementu batzuek baino kutsadura gutxiago eragiten duelako”, esan duen Bittor Orozek amaitzeko. 

Baso kudeaketa eta basoen zaintza kate iraunkorraren egiaztapenaren alde

Euskadi da eremu arboladunaren azalera handiena duen Estatuko autonomi erkidegoa. Urteak dira Euskadiko basogintzaren eta zuraren sektorea lanean ari dela baso masa honetatik kudeaketa iraunkorraren egiaztagiria duen portzentajea gero eta handiagoa izan dadin. Gaur egun, zuraren ekoizpenerako erabiltzen den baso azaleraren %40ak kudeaketa iraunkorraren egiaztagiria dauka, eta portzentaje hori goraka doa urtetik urtera.

Ikerne Zuluaga Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendariak eta Euskadiko PEFC basogintzaren iraunkortasuna egiaztatzeko gehien ezartzen den zigilua ematen duen elkarteko lehendakariak horrelako egiaztagirien garrantzia azpimarratu du Gure Zura kanpainaren aurkezpenean; berak esan duen moduan, “zigilu horiekin egiaztatu egiten da basoak eta baso lurrak biodibertsitatea eta biodibertsitate horretako baliabideen oreka eta birsortzeko ahalmena zainduta erabiltzen direla, herrialdea aberastuta orain eta etorkizunean”.

Basogintza ez ezik, basoaren balio katearen industria ere gero eta kontzientziatuago dago iraunkortasunaren alde egin behar dela. Zerrategiak, lehen eta bigarren transformazioko industriak, merkatariak, handizkako saltzaileak, paper industriak edo inprentak daude beren ekoizpen prozesuetan erabiltzen dituzten basoko lehengaiak iraunkorrak direla ziurtatzen duten egiaztagiriak eskuratu dutenen artean.

Sektore osoa kanpainaren alde dena ematen

Gure Zura kanpainaren aurkezpenean kanpainarekin bat egin duten Baskegur y Cluster Habic elkarteen ordezkariak ere egon dira. Elkarte horietan, besteak beste, basogintzaren eta zuraren sektoreko azpisektoreak eta enpresak daude sartuta.

Federico Saizek, Baskegur duela gutxi sortu eta euskal basogintza eta zuraren sektorea bere baitan hartzen duen elkartearen izenean, esan du “kanpainaren helburuetako bat dela sektore honek gizarteari egiten dien mesedeei erreparatzea eta jakinaraztea zuraren erabilera ekologikoa dela eta landaketak, basogintza eta baso baliabideen ustiapena basoaren birsortze prozesuaren zatiak direla”. Horrez gain, esan du “basogintzarako erabiltzen diren baso azalerak karbono isurbideak direla eta CO2 finkatzen dutela. Zurezko elementuak erabiltzen ditugunean finkatze ahalmen hori gure etxeetara eramaten ari gara.”

Oskar Azkaratek, Cluster Habic Euskal Herriko ekipamendu, zur eta diseinu enpresen elkartearen izenean, zurak eraikuntza iraunkorrak eta kalitatezkoak egiteko ematen duen aukera baloratu du, "batez ere bertako zura erabiltzen denean. Euskadiko zurarekin egiten diren produktuen fabrikazioan kontsumitzen den energia beste material batzuekin fabrikatzen diren produktuetan erabiltzen dena baino gutxiago da”. Azkaratek azpimarratu du, halaber, Euskal Herrian eta batez ere zura-contract-aren sektorean "erreferentea garela lortzen diren DAP egiaztagiriei dagokienez (Produktuaren Ingurumen Deklarazioa", eta, aldi berean, Euskadin fabrikatutako produktu teknologikoki aurreratuak, esaterako zur termotratatuak, laminatuak, kontralaminatuak "gure industria sektorearen abangoardian jartzen dute Europa mailan” .

Gure Zura kanpaina irailaren erdialdean hasiko da, ETBn publizitateko iragarki bat  emanda, gaur kanpainaren aurkezpenean ikusi dugun iragarkia, alegia. Iragarkia laguntzeko, hainbat elementu grafikoa aterako dira eta marketin zuzena egingo da helburu diren publikoarengana zuzenduta.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JulianForli
    2014.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#GUREZURA] Compromiso del sector forestal y de la #madera de Euskadi con la #sostenibilidad ➡ http://t.co/F8w771Lnim #eusnet

  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Gure Zura, una campaña que muestra el compromiso del sector forestal y de la madera de... http://t.co/IbXDwoNY7R

  • @FEMABASK
    2014.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#GUREZURA] Compromiso del sector forestal y de la #madera de Euskadi con la #sostenibilidad ➡ http://t.co/F8w771Lnim #eusnet

  • @nirea_akordioa
    2014.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    #GureZura = el compromiso del sector forestal y de la madera de Euskadi con la sostenibilidad, http://t.co/GzgL991v8K

  • @nirea_akordioa
    2014.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    #GureZura = Euskadiko basogintzaren eta zuraren sektoreak iraunkortasunarekin duen konpromisoa, http://t.co/DEth7OOtYy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Federico Saiz, Ikerne Zuluaga, Bittor Oroz eta Oskar Azkarate