Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek bere babesa erakutsi dio Hondarribiako Jaizkibel konpainiari

2014.eko irailak 08

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, bere babesa erakutsio dio gaur goizean Hondarribiako Jaizkibel konpainiari, “emakumeen erabateko hiritartasun printzipioa eta berdintasun eskubidea bermatzen duen bakarrari”. Ana Alberdi, Idazkari Nagusiarekin batera, bertan izan da Landaida eta adierazi du tradizioak inoiz ezin daitezkeela eskubideen gainetik jarri.

Erakundeen arteko lana bultzatzen ari diren Emakunde, Ararteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euren komunikatu bateratuan azaldu bezala, ” erakundeon egitekoa da bermatzea gure bizikidetzan beti nagusi izango direla funtsezko eskubideak, denon artean adostutako eskubideak, eta horien artean, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna ezartzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)