Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek trenen eta autobusen zerbitzua indartuko du Zarauzko Euskal jaia dela eta

2014.eko irailak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak trenen eta autobusen zerbitzua indartuko du datorren asteartean, irailaren 9an. Goizeko eta gaueko zerbitzu berezia eskainiko da Zarautzen ospatuko den Euskal jaia dela eta.

TRENA

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

GOIZEKO TREN BEREZIAK :
Irteerak Zumaiatik Donostiara: 9:30, 10:30, 11:30 eta 21:30ean
Irteerak Donostiatik Zumaiara: 9:20, 10:20 eta 11:20an

GAUEKO TREN BEREZIAK :
Irteerak Zumaiatik Donostiara: 23:30, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:30ean
Irteerak Donostiatik Zumaiara: 22:50, 23:50, 0:50, 1:50, 2:50, 3:50 eta 4:50ean

AUTOBUSA

Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du errepidez Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia artean. Autobusak ohiko lekuetan geldituko dira. Zarauztik, Azkoitia norabidean, 0:00, 2:00, 4:00 eta 6:00etan irtengo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko