Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskal Osaun Plana ezartzeko eta jarraitzeko Batzorde Gidatzailearen buru izan da honen eraketan

2014.eko irailak 04

Gaur, osteguna, irailak 4, eratu egin da Gasteizen 2013-2020 Osasun Planaren batzorde Gidatzailea Iñigo Urkullu lehendakaria haren buru izan dela. Batzorde Gidatzaile horrek, lehen aldiz lehendakari bat haren buru dela, Euskal Osasun Planaren estrategiak eta helburuak politika guztietako osasunaren ikuspegitik eta garapen jasangarriaren ikuspegitik berrikusi eta berretsiko ditu.
 
Jaurlaritzako Sail hauetako sailburuordeek osatu dute Batzorde Gidatzailea: Lehendakaritzako Idazkaritza; Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna; Merkataritza eta Turismoa; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika; Gizarte Politikak; Etxebizitza; Ekonomia eta Aurrekontuak; Hezkuntza; Kultura, Gazteria eta Kirola; Osasuna; Osakidetza; Ingurumena; Garraio; Lurralde Plangintza eta Hirigintza. Euskal Osasun Planaren antolamendu-egitura berritzailearen barruan sartzen da batzordea plan hori kudeatu, bultzatu, jarraitu eta ebaluatzeko, eta bi plano edo ikuspegi hartzen ditu barnean:

1) Osasunaren Gobernua; sailen arteko mailan jarduteko politika guztietan batzorde gidatzailearen eta osasun-batzorde teknikoaren bitartez erakundeen arteko mailan, Euskadiko Osasun Kontseilua.
 
2) Osasunaren Gobernua; Sailen barneko mailan Osasun Sailak eta Osakidetzak jardungo dute, eta Osasun Sailaren Zuzendaritza Kontseilua izango da jarraipen-organoa, Jon Darpón sailburua buru dela. Osasun Planaren Batzorde Teknikoak ere jardungo du.
 
Batzorde Gidatzailearen eginkizunak

  • Osasun Planean, Eusko Jaurlaritzako Sailen eskumen-esparruari dagokionez, jasotako konpromisoak erantzukidetasunetik zehatz eta aplika daitezen bultzatzea.
  • Osasuneko ekitatearen gainean eragin handiagoa izan dezaketen politika publikoak identifikatzea eta zehaztea, eta desberdintasunak murrizteko ekintzak proposatzea, bai eta horiei ekiteko eta horiek ebaluatzeko beharrezko baliabideak lortzea ere.
  • Jasangarritasun printzipioak sustatzea politika sektorialetan eta herritarren parte-hartzea indartzea dauden foro eta prozesuetan.

Osatzen duten sail guztien ordezkariek hartu dute parte Batzorde Gidatzailearen lehen bileran, eta Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Jaurlaritzaren osasun-politikekiko konpromisoa zein osasun-sistema direla euskal gizartearen bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabeak.

Honela nabarmendu du, halaber: «Euskal Osasun Planaren zeharkako eta erakunde arteko planteamendua behar da politika publikoen emaitzak eta eraginkortasuna pertsonentzako ekitate, ongizate eta osasunari dagokienez hobetu ahal izateko, era horretan osasuna politika publiko guztietan aktibo gisa koka dadin».
 
Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak, bestalde, nabarmendu du Batzorde Gidatzaileak ebaluatu, jarraitu eta kontuak emateko egin beharreko lana funtsezkoa izango dela plana behar bezala gauzatzeko, jardun-ildoak etengabe hobetuz eta egokituz.

Osasuneko sailburuordeak azaldu duen moduan, «jarduera espezifikoek Euskadiko biztanleen osasunaren gainean dituzten eraginak neurtzea dute xedetzat Osasun Planaren ebaluatzaile nagusiek; hots, desberdintasunak murrizten dituzten eta osasun-sistema indartzen duten».
 
Horiek horrela, erronka eta aukera hauek ditu 2013-2020 Osasun Planak:

  1. Erakundeen arteko konpromiso bat lortzea.
  2. Osasunaren gizarte- eta genero-desberdintasunak murriztea.
  3. Osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezko baten aldeko apustua egitea oraindik.
  4. Osasun-sistema egokitzea zahartzearen eta horrek dakarren gaixotasun kronikoen hazkundearen erronkari kalitatez eta eraginkortasunez aurre egiteko.
  5. Arreta soziosanitarioa sendotzea.
  6. Inguru eta jarrera osasungarriak.

 
Hori guztia egoera ahulenean dauden kolektiboak nabarmenduta: adinekoak, haurrak eta gazteak, eta gure inguruan gaixotasun kroniko ohikoenak dituzten pertsonak.
Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduan onartu zuen 2013-2020 Osasun Plana, eta aurtengo apirilean aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

«Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura» leloarekin 35 helburu eta 146 ekintza espezifiko hartzen ditu barnean 2013-2020 Osasun Planak.
 
2013-2020 Osasun Planaren dokumentu osoa

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Osasun Plana ezartzeko Euskal Batzordea eratu du http://t.co/L748glDXAR ANIMAK A @iurkullu maite maizitut le amo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)