Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko banatutako dirulaguntzen aurkezpena

2010.eko maiatzak 31

Aurtengo aurrekontuak 210.000 eurotan hazi da euskararen erabilpenaren garapena errazteko

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Euskararen Erakunde Publikoak eta ETBk telebistako programazioan euskararen hedapena sustatzeko hitzarmena izenpetuko dutela iragarri du Urgellek.

Blanca Urgell, Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko banatutako dirulaguntzen aurkezpena egin du gaur. Administrazio Kontseiluak hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren aurrekontuaren haztea erabaki du 210.000 eurorekin, EEPren euskararen erabilpenaren garapena errazteko lau esparru hauetan: hedabideak, argitalpena, aisialdiak eta bizitza sozialean.

Aurkezpenean Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Max Brisson jauna, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan dira. Beraiekin batera, Lourdes Auzmendi andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Euskararen Erakunde Publikoko Administrazio Kontseiluko kideak ere bertan izan dira.

Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren 2010eko aurrekontu orokorra 1.600.000 eurokoa da, 1.130.000 euro EEPren kideen parte hartzetik jarriak eta 470.000 euro Eusko Jaurlaritzak. Blanca Urgellek adhiráis duenez, "Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa da hitz egiten den lurralde guztietan euskara sustatzea, beti ere erakundeen eskumenak errespetatuz eta elkarlanerako hitzarmenen bidez".

Halaber, Urgellek iragarri du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Euskararen Erakunde Publikoak eta EITBk laster izenpetuko dutela "telebistako programazioan euskararen hedapena sustatzeko hitzarmena".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell