Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikasturtearen hasiera Haurreskolak Partzuergoan

2014.eko irailak 03

Irailaren 4an hasiko da haurreskoletako 2014-2015 ikasturtea 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat. Horietako batzuek egokitzeko ordutegia izango dute eta besteek, ohiko ordutegia, gurasoek eskatutakoaren arabera. Haurreskolak irailetik uztailera daude irekita, biak barne, 7:30etik 17:00etara, baina 18:30era luza daiteke.

Haurreskolak Partzuergoak 230 zentro eskainiko ditu aurten: 47 Araban, 94 Bizkaian eta 89 Gipuzkoan. Zentro kopurua 166tik 230ra handitu da 2008 eta 2014 artean. (64 zentro gehiago: 21 Araban, 27 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan).  2014-2015 ikasturtean, 8.200 leku eskainiko dituzte 0 eta 2 urte arteko umeentzat. Irailean 5.000 leku inguru eskainiko dituzte, eta 1.500 baino gehiago ikasturtean zehar, izena-emateko beste bi epe daudelako, urriaren hasieran bata eta urtarrilean bestea. Gainera, haurreskola batean estalitako lekuen ehunekoa % 75etik beherakoa bada, izena emateko epea etengabe egongo da irekita.

Kontuan hartzeko datua da haurreskolen hamar urteko ibilbidean, 35.000 neska-mutil erabiltzaile izan dituztela.

Datu horiek Haurreskolak Partzuergoak azken urteetan izandako bilakaeraren berri ematen dute zalantzarik gabe, baita EAEn duten funtsezko eginkizunaren berri ere.

Aurtengo ikasturtean zenbait berritasun izango dira 2013-2014 ikasturtearekin alderatuta:

  • Bilbon, Zamakola haurreskola berriko obrak hasi dira.
  • Donostian, bi haurreskola berri ireki dira. Alde batetik, 2014ko martxoan Intxaurrondoko haurreskola ireki zen; beraz, ikasturte honetan lekuak eskainiko ditu haurreskola honek eskaera handia zegoen leku batean. Bestetik, Alde Zaharreko Zuloaga haurreskolak Haurreskolak Partzuergoarekin bat egin du.
  • Gasteizen, iaz baino haurreskola bat gehiago egongo da aurten: 2014ko apirilean ireki zuten Mariturri. Eskaera handia zen inguru horretan.
  • Gainera, lekuen eskaintza handitu egin da eskaera zuten zenbait herritan: Oñatin, Ataunen, Galdakaon, Aulestin eta Abadiñon, besteak beste.
  • ·        Ikasturtean zehar, gainera, hainbat herritako leku-eskaintza handituko da, haur eskoletako instalazioak hobetu ondoren.
  • ·        Herri batzuetako haurreskolak Haurreskolak Partzuergoarekin batzea aztertzen ari gara.

Haurreskolak Partzuergoak kalitate handieneko heziketa-zerbitzua eskaintzen du, lehen haurtzaroko umeen eta haien familien beharrak betetzeko. Horretarako, ordutegi malguak dituzte, eta zuzeneko dedikazioa eta arreta ematen dute urteko 208 egunetan, heziketa-proiektuari jarraiki; elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sortzen dituzte eta arreta berezia jartzen dute funtsezko alderditan, adibidez, berdintasunean.

Hala jaso du ISEI-IVEI ikertzeko erakundeak duela gutxi argitaratu duen «Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin» azterlanean. Horren ondorioen arabera, familia erabiltzaileen % 98,4ren poztasun maila «ona» edo «oso ona» da.

Halaber, inkesta erantzun duten pertsonen % 98k seme-alabak eskolaratzeko hautatu duten haurreskola gomendatuko lukete. Horrek familien beharrak ondo betetzen direla adierazten du.

 

 

Gasteizen, 2014ko iraialren 3an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko