Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza Europako Neutroien Espalazio Zentroaren lehen harria ipintzeko ekitaldian izan da, Lund-en (Suedia)

2014.eko irailak 02

Eusko Jaurlaritzako bi sailburuordek, Itziar Alkorta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak, Europako Espalazio bidezko Neutroien Zentroaren lehen harria ezartzeko ekitaldian parte hartu dute, Suediako Lund hirian.

Ikerketa zentro honen eraikuntzan Europako 17 herrialde ari dira elkarlanean Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta etorkizunean Europako zientziaren zerbitzuan egongo den ezagutza-azpiegitura handi bihurtuko da. Eraikuntza lanek 11 urteko iraupena izango dutela aurreikusten da, 1.843 milioi euroko kostuarekin.

Eusko Jaurlaritzak, ESS Bilbao partzuergoko kide izanik –Espainiako Gobernuarekin erdibana osaturikoa- Zamudioko zentroaren bidez hartuko du parte Europako proiektu handi honetan. 50 behargineko lantaldea osatua dago horretako –ingeniariak eta fisikariak gehien bat-, horietatik %30 doktoreak dira gainera.

2009tik, ESS Bilbao elkarlanean ari da ESS Lund-ekin etorkizuneko azpiegitura honen diseinuan. Egun, bi administrazioak Suediako egoitza nagusiarekin negoziazioan ari dira, proiektuaren eraikuntzarako lan-paketeak sinatzeko. 

 

Gasteizen, 2014ko irailaren 2an

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lourdesbuisan
    2014.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco asiste en Lund (Suecia) a la colocación de la primera piedra del futuro Centro de Espalación d... http://t.co/jNkkzOWues

  • @bilbaometropoli
    2014.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco asiste en Lund (Suecia) a la colocación de la primera piedra del futuro Centro de Espalación d... http://t.co/hWHH1uL6al

  • @CyberEuskadi
    2014.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco asiste en Lund (Suecia) a colocación de la primera piedra del Centro de Espalación de Neutrones" http://t.co/l51RSdsTq3

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)