Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak deklaratu du premiazkoa dela Bilbo Bizkaia Uren Partzuergoak okupatzea "Markina-Xemeingo Ibazeta-A zundaketaren eraikuntza-proiektuak" eragindako ondasunak (2014-09-02(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 02

LABURPENA

Dekretua zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: IBACETA-A zundaketaren eraikuntza proiektua (Markina-Xemein) burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Eusko Jaurlaritzak deklaratu du premiazkoa dela Bilbo Bizkaia Uren Partzuergoak okupatzea, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, Markina-Xemeingo IBAZETA-A zundaketaren eraikuntza-proiektuak eragindako ondasunak eta eskubideak.

Bilbo Bizkaia Uren Partzuergoak Markina-Xemeingo IBAZETA-A zundaketaren eraikuntza-proiektua izeneko espedientea egin eta onartu ondoren, adierazi zuen beharrezkoa zuela proiektua gauzatzeko lursail guztiak erabilgarri izatea. Okupazioa geroraezintzat jotzen da; lehorte-garaietan, Artibaiko arroan, edateko ur gehiagoren hornikuntza bermatzeko. Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau