Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak uste du abuztuko langabeziari buruzko datuek joera-aldaketa islatzen dutela, onak ez izan arren

2014-09-02

1.795 langabe gehiago izan dira abuztuan

Josu Erkoreka bozeramaileak gaur argitaratu dituzten langabeziari buruzko datuak balioztatu ditu. Erkorekak adierazi du joera positiboa erakusten dutela datuak onak ez izan arren. Abuztuan 1.795 langabe gehiagok eman dute izena LANBIDEko bulegoetan, baina Erkorekak gogorarazi du 2013ko abuztuan baino ia 4.000 gutxiago izan direla. Bozeramaileak espero du aurten iaz baino langabe gutxiago izatea urte amaieran.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ordezkariak bidaliko ditu Eskoziako erreferendumera. Zehazki, Kanpo Ekintzako Idazkaritzaren hainbat ordezkari joango dira, eta Eskoziako hiru indar politiko nagusiekin bilduko dira.

Azkenik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Arcelor Mittal enpresaren Zumarragako enpresaburuei eta langileei eskatu die malgutasunez joka dezatela eta lanean jarraitzeko akordioa lor dezatela. Tapiaren ustez, enpresa aldi batez ez ixteko beste aukera batzuk badaude, eta denen artean ados jartzea espero du.

Iruzkin bat
  • @CyberEuskadi
    2014-09-02

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco cree que el dato del paro de Agosto no es positivo pero ve un cambio de tendencia" http://t.co/UQz9BoVVXp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)