Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

1.795 langabe gehiago abuztuan

2014-09-02

LABURPENA

Abuztuan, enpresen atsedenaldiarekin bat etorriz, ohikoa izaten da langabezia handitzea. Aurten, 1.795 langabe gehiago erregistratu dira, uztailean baino % 1,07 gehiago. Horrenbestez, gaur egungo langabezia-tasa % 15,6koa da, aurreko hilean baino % 1 gehiago, eta Euskadin 169.188 langabe daude. Bestalde, Gizarte Segurantzako afiliazioa % 0,86 txikitu da (uztailean baino 7.534 pertsona gutxiago).

 

Abuztuko langabezia-datuak iaz garai berean izandakoen antzekoak dira, baina azken hamar urteetako batezbestekoaren eta krisialdiaren aurreko datuen oso bestelakoak dira. Izan ere, orduan, 3.000 langabe berritik gora izaten ziren abuztuan. Bestalde, urte arteko zifrari erreparatuz, aurtengoa 2013ko abuztukoa baino txikiagoa da, 3.919 langabe gutxiago izan baitira, hau da, % 2,26ko jaitsiera gertatu da.

Lurralde historikoei dagokienez, hiruretan hazi zen langabezia: Bizkaian % 0,5 soilik, Araban % 1,7 eta Gipuzkoan % 1,9. Eskualdeka, Enkarterrietakoa izan zen daturik onena 57 langabe gutxiago erregistratu baitziren, eta horri Arabako Errioxakoak (-27), Txorierrikoak (-17) eta Arabako Mendietakoak (-5) jarraitu zioten. Bestalde, daturik txarrenak Gasteizen (402 langabe gehiago), Durangaldean (+147), Bidasoa Behean (+131), Donostian (+125) eta Donostia Mendebaldean (+119) izan ziren.

Langabezia gehiago igo zen gizonen artean emakumeen artean baino. Gaur egun, Lanbiden erregistratutako langabeen % 52,21 emakumeak dira. Langabezia adin-tarte guztietan hazi zen. Hala ere, hazkunderik handiena 25 eta 44 urtekoen artean gertatu da.

Ehuneko erlatiboetan, langabezia industrian hazi da gehien (% 2,45). Eraikuntzaren sektorean % 1,25 handitu zen eta zerbitzuetan, % 1,06. Lehen sektorean soilik jaitsi da pixka bat langabezia abuztuan (-% 0,64). Bilakaera onena izan zuten jarduerak honako hauek dira: eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza (-226), laguntza egoitzetan (-105), elikagai- eta edari-zerbitzuak (-65) eta segurtasuneko eta ikerketako jarduerak (-63).

 

Gizarte Segurantzako afiliazioa

Abuztuan kontratazioa % 0,86 txikitu bazen ere, eta egungo afiliatuen kopurua 870.290 lagunekoa izan arren, datuok 2013ko aldi berekoekin konparatuz gero, kontratazioa % 3 handitu da eta abuztura arte metatutako kontratuen kopurua iazko aldi berekoa baino % 10,5 handiagoa da.

Iruzkin bat
  • Argazkia Jagoba Egizabal Urkidi
    2015-02-27

    Si habría menos políticos y ganarían menos y estarían unos cuantos años en el paro como yo,seguro que habría trabajo para todo el mundo.Mientras sigan con ese aire de grandeza y superioridad estaremos abocados a la ruina total.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)