Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadin % 52 murriztu da zirkulazioko istripuengatik hildako pertsonen kopurua urteko lehen zortzi hilabeteetan

2014.eko irailak 01
  • Urtarrila eta abuztu artean 16 lagun hil dira; 31 izan ziren iaz

Euskadin 2014ko lehen zortzi hilabeteetan zirkulazioko istripuetan hildako pertsonen kopurua nabarmen murriztu da iazko aldi berarekin alderatuta; erdira murriztu da zehazki. Urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean 16 hildako izan dira baina 31 izan ziren 2013an. Joera bera egon da udako hilabetetan. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte iazko udan baino bost hildako gutxiago izan dira. 

Udako irteera- eta itzulera-operazio bereziei buruzko datu horiek eta beste batzuk aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan. 

Sailburuak esan duenez, urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arte Euskadin zirkulazioko 4.949 istripu izan dira, eta horietatik, 1.415k eragin dituzte biktimak. Zirkulazioko istripurik izan zuten pertsona horietako hamasei hil ziren; 249k zauri larriak izan zituzten, eta zauri arinak 1.783k. Datu horiek iazko aldi berarekin alderatuz gero, jaitsiera nabarmena egon da; izan ere, 2013ko aldi berean 31 pertsona hil ziren, 285 pertsonak zauri larriak izan zituzten, eta zauri arinak 1.932k. Zirkulazioko istripuen kopuru osoak ere behera egin du; hala, iaz baino 468 gutxiago egon dira (5.417). 

 

(Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuetan)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadin % 52 murriztu da zirkulazioko istripuengatik hildako pertsonen kopurua urteko... http://t.co/GKph1xflWW

  • @KZguneaTIC
    2014.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    Berri onak errepideetatik! Euskadin % 52 murriztu da zirkulazioko istripuengatik hildako pertsonen kopurua http://t.co/dT3OT3l5hQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)