Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Donibane Lohizuneko Udalak harrera egin dio Saltillo eskola-ontziari

2014.eko abuztuak 28

Euskal portuen itsas eta arrantza-jarduera tradizional komuna nabarmendu du Duhart alkateak

Donibate Lohizuneko Peiuko Duhart alkateak udalerri lapurtarreko udaletxean egin dio harrera Saltillo eskola-ontziko eskifaiari. Euskal Herriko Unibertsitateko Itsasketako ikasle gazteek nabigazio-praktikak egiten dituzte eskola-ontzi horretan. Ekitaldian, Mikel Lejarza kapitainaz gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitateko sailburu Cristina Uriartek ere hartu du parte.

Saltillo eskola-ontziak Urdazuriko kaian egin du eskala ia ehun urteko itsasontzi historiko honen udako jardueren barruan; irakaskuntza-jardueraz gain, izan ere, euskal kirol portuak zein Kantauriko eta Bizkaiko golkoko turismo nautikoa ere sustatzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pehiuko Duhart, Mikel Lejarza