Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek hiru jai handietan zehar eskaini duen zerbitzuen erabileraren emaitza positiboa egiten du

2014.eko abuztuak 28

Euskotreneko erabiltzaileen datuez gain nabarmendu behar da trenean zein tranbian ez dela gorabeherarik egon

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren esku dagoen Euskotrenek, Gasteizko Ama Zuriaren, Donostiako Aste Nagusiaren eta Bilboko Aste Nagusiaren jaien emaitza positiboa egiten du, bai bidaiariek emandako datuengatik bai gorabeherarik ez delako egon.

Gasteizko Ama Zuriaren jaietan Euskotrenek bidaiarien %8aren gehikuntza izan zuen aurreko urteekin erkatuz gero. Jaietan zehar, egunero batez beste 16.534 pertsonak tranbia aukeratu zuten jaiaren erdigunera joateko. Erabiltzaile gehien egon zen eguna abuztuaren 8a izan zen, guztira 23.262 bidaiariekin.

Donostiako Aste Nagusiari dagokionez, bidaiarien emanak 2013. urteari dagokionez %5,45 jaitsi zen. Asteartean, abuztuaren 12an, jende gehien egon zen eguna izan zen, 38.849 bidaiariekin, bederatzi jai egunetako batez bestekoa 32.463 erabiltzaile izanik.

Azkenik, Bilboko Aste Nagusiari dagokionez, datuak Euskotrenentzat baikorrak izan dira baita ere, aurreko urtearekin erkatuz gero %1,23ko erabiltzaileen hazkundea izan baitu.

Trenbidean bidaiarien batez bestekoa 20.783 erabiltzaileena izan da. Larunbata, abuztuaren 23a, Euskotreneko zerbitzuek jende gehien erabili zuten eguna izan zen, hain zuzen ere, 22.422 pertsona.

Era berean, abuztuaren 21a tranbia gehien erabili zen eguna izan zen, 9.678 erabiltzaileekin, Aste Nagusian zehar egunero 7.856 bidaiarien batez bestekoa eutsiz.

Halere, 2014. urte honetan hiru hiriburuetako jaien emaitzarik positiboena gure zerbitzuetan gorabeherarik ez dela egon izan da, bai trenen eta tranbien barrualdean, bai geltokietan eta geralekuetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko