Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek neguko ordutegia eskainiko du Bilboko tranbian irailaren 1etik aurrera

2014.eko abuztuak 28

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak neguko ordutegia eskainiko du Bilboko tranbian irailaren 1etik aurrera (astelehena)
Bilboko tranbiak honako neguko zerbitzua eskainiko du:

ATXURI

  • Lanegunak: 5:58tik 7:30era 15 minuturik behin, 7:30etik 21:30era 10 minuturik behin, 21:30etik 22:45era 15 minuturik behin. 
  • Lar. Lan.: 6:58tik 15:30era 15 minuturik behin, 15:30etik 21:30era 10 minuturik behin, 21:30etik 22:45era 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:07an).
  • Iga.-Jai.: 6:58etik-22:45era 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:08an).

LA CASILLA

  • Lanegunak: 6:26tik 7:13ra 15 minuturik behin, 7:13tik 21:13ra 10 minuturik behin, 21:13tik 23:28ra 15 minuturik behin.
  • Lar.lan.: 7:26tik 15:13ra 15 minuturik behin, 15:13tik 21:13ra 10 minuturik behin, 21:13tik 23:13ra 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:34an).
  • Iga.-Jai.: 7:26tik 23:13ra 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:34an).


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau