Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren larunbatean Athletic Club - Levante U.D. taldeen norgehiagoka dela eta

2014.eko abuztuak 28

Datorren larunbatean, abuztuak 30, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 19:00etan hasita Athletic eta Levante U.D taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 15 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dizkie 17:59an, 18:14an eta 18:44an Pio Barojatik Ospitalerantz eta beste bat Atxuritik Ospitalerantz 18:21ean

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 20:51n eta 21:03an ohiko zerbitzua indartzeko.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau