
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa eskaini du, egonkortasuna, gobernagarritasuna eta adostasuna lortzeko Euskadin
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak urte politiko berriko lehendabiziko bilkura egin du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Nagusietako bigarren presidenteorde eta jarduneko presidenteak hartu dituzte Iñigo Urkullu lehendakaria eta gainontzeko sailburuak.
Jaurlaritzaren Kontseiluak bilera egin ondoren, lehendakariak komunikabideen aurrean esan du egonkortasuna, gobernagarritasuna eta adostasuna bultzatzea izango dela Eusko Jaurlaritzaren konpromiso instituzionala urte politiko berri honetarako ere, krisialdian bost urte iragan ondoren hazkundea berreskuratzeko horrela.
Ildo horretan, lehendakariak adierazi du, krisia bera oraindik gainditu ez bada ere, krisialdiaren gogorrena atzean utzi dugula –hazi egin da BPGa eta hazi egin dira esportazioak (%5,4) 2014ko lehen seihilekoan– eta iragarri du hazkundearen aurreikuspenak gorantz berraztertzeko aukera izan daitekeela laster, nahiz eta zuhurtziaz jokatuko duen.
Lehendakariak baieztatu du Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Programaren emaitzak ikus daitezkeela dagoeneko eta azaldu du 2015eko aurrekontuek pertsonekiko, ekitatearekiko eta enpleguarekiko konpromiso sozialari eutsiko diotela. Gobernuaren aurrekontuak zorroztasunean oinarrituko dira, daukana baino gehiago gastatu gabe.
Halaber, aldaketa eskatu du Europako politika ekonomikoan –haren esanetan, politika ekonomikoa zorroztasunak gidatu behar du, eta ez austeritateak– eta dei egin du Europa munduko ekonomiaren eragilea izan dadin berriz.
Bestalde, Urkullu lehendakariak alderdi politikoei eskatu die jarrera ausartagoa eta konpromiso politiko handiagoa izan ditzatela Bakea eta Bizikidetzarekiko, eta ekarpena egiteko eta aurrera egiteko tresna eta aukeratzat jo du Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko Legebiltzarreko lantaldeak irailaren 5ean egingo duen bilera. Halaber, poztu egin da kale borrokari buruz uda honetan izan den istilu bakarrak inolako gizarte babesik izan ez duelako eta alderdi politiko guztiek berehala gaitzetsi dutelako.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin izango duen bileraren inguruan, lehendakariak iragarri du Euskadiri dagozkion gaiak aztertuko dituela berarekin, eta Gernikako Estatutuarekiko duen betetze konpromisoari buruz galdetuko diola.
Azkenik, irailaren 18ko erreferenduma aipatu du lehendakariak, hor erabakiko baitu Eskoziak bere etorkizuna ituna eta demokrazia erabiliz. Lehendakariak adierazi du garrantzizko berri politikoa dela, albiste hona Europarentzat, izan ere egoera politiko berri bat eta aukera bat irekitzen ditu erreferendum horrek. Uste du Eskoziako prozesua eredugarria dela erabili duen metodoarengatik, aldeen arteko akordioan oinarrituta baitago. Hori da hain zuzen lehendakariak Euskadirentzat defendatzen duen eredua: elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena.
-
2016-01-30
Comentario de Twitter:
@adryrolo @Sorayapp @marianorajoy @KRLS @govern @justiciagob Nta bandera no es un trapo
https://t.co/cC9DGOOXD9 -
2016-01-30
Comentario de Twitter:
@adryrolo @Sorayapp @marianorajoy @KRLS @govern Exigir la ley debemos hacer
#DóndeestálabanderaEspaña, @justiciagob?
https://t.co/cC9DGOOXD9 -
2016-01-26
Comentario de Twitter:
Me veo también otros 30 años pidiendo la bandera d España a @Gob_eus, NADIE hace #Niputocaso
https://t.co/cC9DGOOXD9 https://t.co/w2z7pVu7Xf -
2015-11-19
Comentario de Twitter:
Algunos Gobiernos de CCAA no quieren la bandera de España, porque lo que quieren es romperla
https://t.co/PdwqqHpD3h https://t.co/lOzvyHNifw -
2015-10-19
Sr @iurkullu.
Reclama Ud un mayor compromiso respecto de su propuesta de Paza y Convivencia. Desde mi punto de vista, no puedo creer que sea sincera cuando Ud y su Gobierno no usan la bandera de España junto a la Ikurriña en el lugar preeminente y de honor que le corresponde; así mismo, el único Parlamento de las CCAA que no utiliza la bandera de España es el Vasco, ni siquiera el de Cataluña se atreve a tanto, al menos hasta ahora .
Uds los políticos saben hablar mucho y bien, pero los ciudadanos de a pié entendemos mejor los hechos que las palabras. Espero que empiece a usar la bandera de España por su propia voluntad y no por que se lo imponga una Sentencia, sería una paso sincero, valiente e histórico, digno de su propia propuesta de Paz y Convivencia. -
2014-08-28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [GOBERNUAREN KONTSEILUA] Eusko Jaurlaritzak kurtso politiko berriaren lehen Gobernu Kontseilua izan du ➡ http://t.co/A9F3pNxRs6… -
2014-08-28
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak kurtso politiko berriaren lehen Gobernu Kontseilua izan du http://t.co/JkLQNK7MlM animak a @iurkullu le doy todo mi apoyo -
2014-08-28
Comentario de Twitter:
Irekia - Eusko Jaurlaritzak kurtso politiko berriaren lehen Gobernu Kontseilua izan du http://t.co/wtDherPOEa -
2014-08-28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El Gobierno Vasco celebra el primer Consejo de Gobierno del nuevo curso político ➡ http://t.co/4pNZp94djx… -
2014-08-28
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [GOBERNUAREN KONTSEILUA] Eusko Jaurlaritzak kurtso politiko berriaren lehen Gobernu Kontseilua izan du ➡ http://t.co/A9F3pNxRs6…