Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriartek Donostiako Zinemaldiko Zinemira saila aurkeztu du

2014.eko abuztuak 27

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte Zinemiraren aurkezpenean izan da gaur goizean Donostian, eta esan duenez, «Zinemira Zinemaldiaren barruan pisua hartu duen atala da».

Zinemira Eusko Jaurlaritzaren eta Zinemaldiaren lankidetzatik sortu zen, eta Uriarteren hitzetan, «nazioartean proiektatzeko plataforma ezin hobea da ikus-entzunezkoen euskal industriarentzat».

Sei film luze aurkeztuko dira Zinemira atalean: Juanmi Gutiérrezen Ateak zabalduz, Rafa Molésen eta Pepe Andreuren Five days to dance, Raúl de la Fuenteren I am Haiti, Gorka Gamarraren Lantanda, Oskar Tejedorren Notas en movimiento, eta Gentzane Martínez de Osabaren eta Alexander García de Vicuñaren Señales de vida: Néstor Basterretxea.

Zinemaldiaren 62. edizioan, abiarazi den ziklo berri bat aurkeztuko da: Zinema Euskaraz. Urtean zehar euskarara bikoizten dituzte zinema komertzialetan estreinatzen diren filmak, batik bat haurrak direla hartzaile. «Atal berri hau aurten sortu da, baina gelditzeko bokazioarekin», esan du Uriartek.

Zinemira sailaren  inguruko xehetasunak, eta Zinemaldian eskainiko diren euskal produkzioen inguruko informazioa atxikitako PDF dokumentuan ikus daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Luis Rebordinos, Andoni Aranburu, Ana Eceiza, Joxe Portela, Eduardo Carneros