Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Mexikora egingo du bidaia urrian, agendan ekonomia eta enpresa gaiak nagusi direla

2014.eko abuztuak 26

Iñigo Urkullu lehendakariak Mexikora egingo du bidaia instituzionala datorren udazkenean, batez ere ekonomia eta enpresa ezaugarriak izango dituen misio baten.

Urriaren azken astean izango da bidaia eta herrialde aztekaren hainbat lurralde bisitatuko ditu: Queretaroko Estatua eta Pueblako Estatua, lurralde horietan euskal enpresa ugari kokatu baitira; eta Mexiko D.F., erakunde mexikarren egoitza baita. Mexiko D.F.n bertako unibertsitateetako kideekin eta Mexikoko euskal gizataldearekin bilduko da.

Gogora ekarri behar da Mexiko lehentasunezkotzat jotzen dela Nazioartekotzeko Esparru Estrategian eta euskal esportazioaren zortzigarren helmuga dela 2013. urtearen amaieran 544 milioi euroko salmentekin. Merkatu gisa izan dezakeen ahalmenarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren inbertsioaren helmuga nabarmena ere bada, izan ere, merkataritza zein ekoizpenerako ehun ezarpen baino gehiago daude bertan.

Herrialde aztekarentzat une erabakigarrian egingo da bidaia, Peña Nieto presidentearen gobernua asmo handiko erreforma programa bat burutzen ari baita hazkundea bultzatzeko hainbat alor estrategikotan , hala nola, energiaren arloan, telekomunikazioenean, lehiakortasunaren legearenean edota zerga sistemarenean. Erreforma horien garrantziaz eta horiek eragin ditzaketen aukerez informazio zehatza jasotzea izango da bisitaldian zehar garatuko den lan agendako zeregin nagusietako bat.

Lehendakariarekin batera Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia joango dira.

Lehendakariak legegintzaldi honetan atzerrira egingo duen bosgarren irteera izango da. Era berean, Europar Batasunetik kanpoko herrialde batera egingo duen bigarren bidaia instituzionala izango da.

Atzerrirako bidaia hauekin Eusko Jaurlaritzak, lehendakaria buru dela, Basque Country Estrategia kanpoan proiektatzen jarraitu nahi du,- erakunde, politika, ekonomia eta kultura arloko bileren bitartez.

13 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/Q7tFiGfec

  • @anamarti4
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/Q7tFiGfec

  • @JJPPbcn
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/Q7tFiGfec

  • @mangelesky
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/Q7tFiGfec

  • @iurkullu

  • @grupospri
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/Q7tFiGfec

  • @VeritoUscanga
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    [NOTICIA] El lehendakari viaja en octubre a #México con una agenda marcadamente económica y empresarial ➡ http://t.co/WJf3f3ry9B #eusnet

  • @ikusi_velatia
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El lehendakari viaja en octubre a México con una agenda marcadamente económica y empresarial" http://t.co/YrBEt9Yvm9

  • @anamarti4
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari viaja en octubre a México con una agenda marcadamente económica y empresarial http://t.co/eK4Gevr4Q6 animo a @iurkullu le amo

  • @PNV_Indautxu
    2014.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    "@CyberEuskadi: "El lehendakari viaja en octubre a México con una agenda marcadamente económica y empresarial" http://t.co/VTWjLGN59w"

  • @JulianForli
    2014.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El lehendakari viaja en octubre a México con una agenda marcadamente económica y empresarial" http://t.co/YrBEt9Yvm9

  • @CyberEuskadi
    2014.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    "El lehendakari viaja en octubre a México con una agenda marcadamente económica y empresarial" http://t.co/YrBEt9Yvm9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)