Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Loiuko autobusen erretzea gaitzesten du

2014.eko abuztuak 21

Loiun erre dituzten autobusen gertakariaren inguruan gaur arratsaldean egin den aldarrikapenak, oraindik ikerketapean egonik ere eta baieztapenik ez badago ere, intentzio politikoekin burututako indarkeria ekintza bat izan daitekeela adierazten du. Zalantza, ziurgabetasun edota anbiguotasunak baztertze aldera, egoera honetan beharrezkoa da balorazio politiko argia, tinkoa, badaezpadakoa eta pedagogikoa.

Honela, Eusko Jaurlaritzak, lehenik eta behin Autobuses de Lujua enpresari eta bertako langile guztiei bere elkartasuna adierazi nahi die.

Edozein dela ere autoretza edota gertakari hauen atzean egon litekeen aldarrikapena, Eusko Jaurlaritzak erabateko gaitzespena adierazten du idarkeriaren berragerpen mota guztien aurrean. Helburu politikoekin indarkeria erabili izanak injustizia eta sufrimentua besterik ez dizkio ekarri gizarte honi. 

Eusko Jaurlaritzak uste du, halaber, beharrezkoa dela gertakizun hauen gaitzespen argia iraganean egin ez zuten horien aldetik, bai eta autobusak erre izana bere gain hartuz gaur arratsaldean publiko egin den komunikatuan jasotako presoen inguruko aldarrikapenak, literalki ere ia bat datozenak, dituzten elkarteen aldetik ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko abuztuak 27

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Loiuko autobusen erretzea gaitzesten du http://t.co/xTyjSQjfe3