Berriak Osasuna
Eu

Darpón: «Osasun-sistema prestatuta dago»

2014.eko abuztuak 21

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, herritarrak lasaitu nahi izan ditu, paziente bizkaitar batek ustez ebola zuela-eta aktibatutako prebentzio-protokoloak sortutako kezkaren ostean. Azkenean, gainera, ebola ez baina paludismoa zen.

«Protokoloaren aplikazioak bikain funtzionatu du. 24 orduan baino gutxiagoan bagenuen diagnostikoa. Nabarmendu nahi nuke Majadahondako zentroarekin (analitika egin zuen laborategia) eta Osasun Ministerioarekin izandako koordinazioa», adierazi du.

Darpónek esan du «arrisku hipotetiko txikia» dagoela, baina alerta guztiak sor daitekeen horretan daudela. Osasuneko sailburuak, halaber, nabarmendu du Euskadik oso harreman komertzial gutxi daukala ebola kasuak izan dituzten lau herrialdeekin.

Gaur goizean bertan izan da Darpón Basurtuko ospitalean, langileak zoriontzeko: «Lasaitasun handia ikusi dut langileen artean, baita ospitaleko gainerako pazienteen artean ere».

2 iruzkin
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)